Berriak

Donostiako Gizarte Kontseiluak pandemiak hirian sortarazi duen egoeraren inguruko hausnarketa berria egin du

Previous Next

Pandemiari buruzko ezohiko deialdiaren ondoren, Gizarte Kontseilua berriz bildu zen atzo abenduaren 10ean, besteak beste, COVID-19ak hirian eragindako egoerari berriz heltzeko.

Oraingo honetan hitzordua modu telematikoan ospatuko da eta bilerari Daniel Zulaikak, Gizarte Kontseiluko zuzendariak, emango dio hasiera 2021eko hiriko aholkularitza gorenaren lan-planaren aurkezpenarekin.

Ondoren, Eneko Goia alkateak hartu zuen hitza, eta, funtsean, bi gai zehatzetan jarri zuen arreta pandemiaren ondorioz hiriaren egoerari heltzeko orduan: “gure erkidegoko ongizate-mailen arteko aldearen handitzean eta desberdintasun hori belaunaldien elementuarekin gurutzatzean”. Goia kezkatuta agertu zen "hirian irekitzen ari diren bi jostura" horien aurrean, eta belaunaldien arteko ituna pandemia honen erronka handienetako bat izango dela adierazi zuen, izan ere, bere ustez, Donostian belaunaldien arteko urruntze kezkagarria gertatzen ari da.

Coro Amunarriz "Auzokide Bidebieta"-ren esperientziaren ikuspuntutik mintzatu zen auzotasun solidarioaz. Ondoren, Markel Ormazabalek, Donostiako Udaleko EH-Bilduko zinegotziak, COVID-19ak sortutako egoerari buruzko hausnarketa egin zuen.

Jaime Dominguez-Macaya Ogasun eta Finantza zinegotziak, aldiz, Udalak 2020an duen aurrekontu egoera azaldu zuen eta datorren 2021erako lehentasunezko ildoen inguruko aurrerapena eskaini zuen.

Bestalde, COVID-19ari buruzko hausnarketa ere egin zuen Aitzole Araneta Elkarrekin Donostia udal taldeko bozeramaileak.

Gainera, Begoña Cabaleirok (Emaus Gizarte Fundazioa), Aimar Insaustik (UPV/EHU),
Marisol Arlzallusek (herritarra) eta Ricardo Diezek (DIPC) euren ikuspegi berezia eskaini zuten, COVIDak sortutako egoera nola bizi izan duten eta nola bizitzen ari diren azaltzeko.

Azkenik, Estrategia Bulegoko zuzendari koordinatzaileak, Kepa Kortak, 2030eko Plan Estrategikoaren oraingo uneari eta hurrengo urratsei buruzko laburpena egin zuen.

Bilkura osoa ondorengo estekan ikus daiteke.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak