Berriak

AYCH Diseinu lehiaketa: Etorkizuneko diseinatzaileak 2020. Hiri berdea zuretzat!

Hiri Atlantikoen Elkarteak, Interreg Eremu Atlantikoak finantziatutako Atlantic Youth Creative Hubs (AYCH) programaren barruan, Etorkizuneko diseinatzaileak 2020. Hiri berdea zuretzat! AYCH Diseinu leihaketa antolatu du.

Lehiaketa 3 eta 17 urte bitarteko gazte europarrei zuzenduta dago, gure hiriak etorkizunean nola ikusten dituzten marrazki baten bitartez erakutsi dezaten, jasangarritasunari eta bizi-kalitateari dagokienez. Lehiaketaren jarraibideak ondorengo esteka honetan daude eskuragarri. Lehiaketak bat egiten du AYCH proiektuaren helburuarekin: hiri berdeak sustatzea eta gazteei ikuspegi orokorra ematea, sormenaren eta prototipoen sorkuntzaren bidez.

Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Etorkizuneko diseinatzaileen lehiaketako gazteek euren marrazkiak erakusteko aukera izango dute 2021eko otsailaren 17tik 19ra bitartean online egingo den Gazteriaren Goi Bileran (COVID-19aren inguruko neurriak direla eta). Hau, Atlantic Youth Creative Hubs – AYCH proiektua ixteko garrantzi handiko ekitaldia izango da, eta pantaila batean bilduko ditu, modu sortzailean, Atlantikoko gazteak eta hezkuntzako profesionalak, bai eta Europako ordezkariak ere, ideia eta sormen-jarduerei buruzko baterako hausnarketa saioak egiteko

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak