Berriak

DONOSTIA LAGUNKOIA markak urrats berriak eman ditu webgune eta aldizkaria argitaratuaz

Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre eta Donostia Hiri Lagunkoia proiektuaren arduradun Eva Salaberriak Donostia Lagunkoiaren irudi berria eta abian jarriko dituzten komunikazioko hainbat jarduera aurkeztu dituzte gaur udaletxean.

Eva Salaberriak nabarmendu duenez, “komunikazioa da Donostia Lagunkoia egitasmoaren zortzi jarduera-arloetako bat, zahartze aktiborako eta adinekoen bizi-kalitatea bermatzeko oso garrantzitsua den aldetik. Ezinbestekoa da pertsonekin eta aktibitateekin konektatuta egotea, eta haien bizimodua kudeatzeko eta haien behar pertsonalei buruzko informazio egokia eta erabilgarria jasotzeko. Zahartzen ari diren pertsonek behin eta berriz esaten dute beharrezkoa dela estereotipoak desagerraraztea eta taldearen dibertsitate zabala ikusgarri egitea. Bizitza-urteak gehitzeak eta herritarren zahartzeak gizarte gisa eragiten dizkiguten erronkak aztertzeko eta eztabaidatzeko beharra ere helarazi digute”.

Juan Karlos Izagirre alkateak gogorarazi du Donostia Lagunkoia Donostiako Udalaren proiektua dela, eta adinekoek bizitzako esparru guztietan eta hiriaren dinamikan parte hartzea duela helburu.

Donostia Lagunkoia marka

Donostia Lagunkoia proiektuaren garrantzia eta irismena direla-eta, horren balioak, edukiak eta ekintzak definitzeko eta identifikatzeko marka sortu behar da. Honako hauek dira, hain zuzen ere, balio horiek:

Hiriaren konpromisoa udal politiken diseinuan, garapenean, ebaluazioan eta segimenduan adinekoen eta haien elkarteen partaidetza, inplikazioa, jabekuntza eta eragiteko gaitasuna sustatzeko.

Talde horren dibertsitatea erakusteko, estereotipoak alde batera uzteko eta gizarterako aktiboa direla nabarmentzeko.

Ekosistema baten parte diren 8 arlo. Ekosistema horrek lotzen ditu, eta hainbat ideia eta eragile publiko eta pribaturen elkarreraginerako gune den sistema molekurraren lotura.

Partaidetzak, aniztasunak eta lotutako edukiek mezu zirkularra bidaltzen dute. Komunikazioa norabide guztietan zabaltzen da, baina ez hizkuntza bertikala erabiliz, belaunaldien arteko harremanetan bezala, hedapen-uhin bezala baizik: ematen eta jasotzen, bizi-ziklo naturala ahalbidetzeko, etengabe mugitzen, aurkitzen eta berrelikatzen.

Lagunkoia argitalpena

Era guztietako irakurleentzako argitalpena sortuko dugu, bi helbururekin:

Alde batetik, Donostiako adinekoen egoeraren berri ematea. Non daude? Zer egiten dute? Zer interesatzen zaie? Non daude?

Bestetik, herritarrak zahartzeak gizarteari eragiten dizkion erronkak aztertzea.

0. zenbakia aurkeztu nahi dizuegu. Apirilaren 23an, Liburuaren nazioarteko egunean, paperezko mila ale argitaratu eta hainbat lekutan banatuko ditugu (kultur-etxeetan, kiroldegietan, gizarte-zerbitzuetan, elkarteetan, unibertsitatean…). Gainera, bertsio elektronikoa ere eskuragarri jarriko dugu, euskaraz eta gaztelaniaz.

2015eko udazkenean hurrengo zenbakia argitaratuko dugu, eta 2016an lau argitaratzea aurreikusi dugu, urtaro bakoitzean bat. Gai zehatzak jorratuko dituzte, baita Donostia Lagunkoia proiektuarekin lotutako oharrak eta albisteak ere. Guztia, testua eta irudiak, adiskidetasun irizpideak erabiliz prestatuko da, eta diseinuan eta maketazioan irakurketa errazeko jarraibideak eta gomendioak erabiliko dira.

WEBGUNE berria

www.donostia.eus/lagunkoia webgune berriaren edukiak zuzenean lotuta daude Hiri Planaren eta udal-zerbitzuen ekimenekin, eta zahartze aktiboarekin lotutako estekak, materialak, argitalpenak eta informazioa biltzen ditu.

Wegunera sartzeko donostia.eus atarian dagoen bannerra erabil daiteke, edo hiriari buruzko informazio orriko adinekoen atala. «Bremengo musikariak» ipuin-kontalariak

Donostia Lagunkoia proiektuak komunikazio-ekintzak gauzatu nahi ditu Donostiako jaietan eta ospakizunetan. Helburua herritarrek eta elkarteek antolatutako jarduerak nabarmentzea eta babestea da, hau da, elkarrekin indartzea. Jarduera bakoitzaren arabera formatu bat edo beste erabiliko da adinekoei protagonismoa eta arreta emateko.

Apirilaren 23an egingo dugu lehen ekintza, Liburuaren nazioarteko egunean, Lagunkoia argitalpenaren aurkezpenarekin bat etorriz. Adinekoek gizartean duen garrantzia ikusgarri egitea da asmoa, eta Plus 55 programak aspalditik antolatu duen ekimen ezaguna zabaltzea.

Hala, Narratzailearen txokoko kideek, Europako gazte boluntarioek (Kaebnai) eta ipuin-kontalariek «Bremengo musikariak» ipuina kontatuko dute, hainbat motako entzulerako eta hainbat lekutan, Donostiako adinekoen eguneroko bizitza adierazten duelako.

18:15ean, ipuina hiriko lau lekutan kontatuko dute aldi berean eta saioak grabatu egingo dituzte:

Liburuen azokako Donostia Kulturaren standean, Gipuzkoa plazan.
EHUren Carlos Santamaria zentroko atarian.
Txomineko kultur-etxean.
Altzako Nao Etxea jubilatuen elkartean.

Ipuin herrikoia da, eta hainbat ahotsek irakurriko dute ekintza soil batean, adinekoen aldeko mezu bat zabaltzeko.

Donostiako biztanleen % 22k 65 urte baino gehiago dituzte, eta hiri hobea sortzeko aktiboa dira.

 

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak