Berriak

Donostiak berritu egin du CIDEUren Kontseilu Errektorearekin duen konpromisoa

Donostiak CIDEUren Kontseilu Errektorearekin zuen konpromisoa berritu zuen joan den urriaren 8an, hiri eta erakunde laguntzaileen partaidetza zabalarekin egindako Batzar Nagusian. Zehazki, Kontseilu Errektoreko karguak berritu ziren 2020-2022 aldirako, Zaragoza hiria presidente eta Bogota presidenteorde zirela.

CIDEUren Idazkaritza Nagusiak sareak azken urtean egindako aurrerapenen berri eman zuen, batez ere hirien arteko elkarrizketa indartzeari, truke-espazioak errazteari eta itun estrategikoak bultzatzeari dagokienez.
Era berean, berretsi egin zen Argentinako Rosarioko Centro Educativo Latinoamericano-UCELeko Unibertsitatea CIDEUren kide laguntzaile berri gisa sartzea; estatutuak aldatzea onartu zen, sareak hirien onurarako sustatzen dituen lankidetza-ekintzak indartzeko; eta Zaragozako hiriak berretsi egin zuen 2021eko topaketa aurrez aurre bertan ospatzeko interesa, baldintzek ahalbidetzen badute.

Azkenik, Donostiak, parte hartu zuten gainerako hiriekin batera, CIDEU 2020 Adierazpen Iberoamerikarra sinatzea erabaki zuen, pandemiak eragindako krisi multidimentsionalak dakartzan erronkei hiriko pentsamendu estrategikotik heltzeko planteamenduarekin.

Informazio gehiago webgunean: https://www.cideu.org/la-red/#estructura

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak