Berriak

Donostiako Gizarte Kontseiluak pandemiak hirian sortarazi duen egoeraren inguruko hausnarketa berria helaraziko du

Bileraren buru izango dira Eneko Goia Donostiako alkatea, Daniel Zulaika Gizarte Kontseiluko presidentea, Pilar Lekuona presidenteordea eta Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzailea.

Previous Next

Pandemiari buruzko ezohiko deialdiaren ondoren, Gizarte Kontseilua berriz bilduko da abenduaren 10ean, besteak beste, COVID-19ak hirian eragindako egoerari berriz heltzeko.

Oraingo honetan hitzordua modu telematikoan ospatuko da eta bilerari Daniel Zulaikak, Gizarte Kontseiluko zuzendariak, emango dio hasiera 2021eko hiriko aholkularitza gorenaren lan-planaren aurkezpenarekin.

Ondoren, Eneko Goia alkateak hartuko du hitza "COVID-19ari eta Donostiari" buruz hitz egiteko, pandemiaren ondorioz hiriak gaur egun bizi duen egoera orokorraren inguruko azalpenak emateko.

Coro Amunarriz "Auzokide Bidebieta"-ren esperientziaren ikuspuntutik mintzatuko da auzotasun solidarioaz. Ondoren, Markel Ormazabalek, Donostiako Udaleko EH-Bilduko zinegotziak, COVID-19ak sortutako egoerari buruzko hausnarketa egingo du.

Jaime Dominguez-Macaya Ogasun eta Finantza zinegotziak, bere aldetik, Udalak 2020an duen aurrekontu egoera azalduko du eta datorren 2021erako lehentasunezko ildoen inguruko aurrerapena eskainiko du.

Ekarpenen eta galderen txandaren ostean, COVID-19ari buruzko hausnarketa egingo du Aitzole Araneta Elkarrekin Donostia udal taldeko bozeramaileak.

Gainera, Begoña Cabaleirok (Emaus Gizarte Fundazioa), Aimar Insaustik (UPV/EHU), Marisol Arlzallusek (herritarra) eta Ricardo Diezek (DIPC) euren ikuspegi berezia eskainiko dute, COVIDak sortutako egoera nola bizi izan duten eta nola bizitzen ari diren azaltzeko.

Azkenik, Estrategia Bulegoko zuzendari koordinatzaileak, Kepa Kortak, 2030eko Plan Estrategikoaren oraingo uneari eta hurrengo urratsei buruzko laburpena egingo du.

Topaketa bileran zehar jorratutako gaien inguruko ezatabaida batekin bukatuko da eta, berriz ere, Daniel Zulaikak emango dio amaiera.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak