Berriak

Donostiako Gizarte Kontseiluaren programa berezia Radio San Sebastián – Cadena SER irratiaren “Hoy por hoy” saioaren barruan

Donostiako Udalaren Gizarte Kontseiluak hirugarren eztabaida berezia ospatuko du hurrengo astelehenean, ekainaren 21ean, Radio San Sebastián- Cadena SER irratian. Hiriko organo aholku-emaile gorenaren helburua da gaurkotasuneko gaiak hainbat eragileren ikuspegitik lantzea eta parte-hartzea sustatzea.

Egitaraua ondorengoa izango da:

"Hiru etxebizitzatik batean pertsona bakarra bizi da. Zergatik?".

- Eguna: ekainak 21, astelehena.
- Lekua: Cadena SER - Radio San Sebastián. (95.6 FM eta 1044 OM).
- Ordua: 13:00-14:00.

Parte-hartzaileak:


- Nekane Arzallus, Donostiako Udaleko Hirigintza Iraunkorreko zinegotzi ordezkaria.
- Juana Otxoa-Errarte, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko presidentea Gipuzkoan.
- Jonander Agirre, Abaraskako ordezkaria.

Aurkezlea eta moderatzailea:


- Coro Tellechea. "Hoy por hoy San Sebastián" saioaren aurkezlea.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak