Berriak

Donostiako Udala Innpulso sarearen parte izango da

Udalak hiria ´hiri zientifiko eta teknologiko´ gisa indartzeko duen estrategiaren barruan kokatzen da ekintza hau.

Abenduaren 22an ospatutako Tokiko Gobernu Batzordeak onartu zuen Donostiako Udala Innpulso – Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Sarean sartzea. Izan ere, Donostiak zalantzarik gabeko apustua egin du azken hamarkadan Berrikuntzaren Hiri gisa finkatzeko.

Eneko Goia alkateak adierazi zuen bezala, "2010eko Plan Estrategikoan Donostia hiri zientifiko eta teknologiko gisa konfiguratzeari buruzko helburua ezarri zen, sektore berritzaileen garapena sustatuz". Bokazio horrek aitormena izan zuen 2010eko abenduaren 20an, Donostia Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiri izendatu baitzuten, CIN/2502/2010 Aginduak arauturiko deialdiaren esparruan. Agindu horren arabera, Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria izendapena sortu zuten, alde batetik, balioa emateko tokiko esparruan Zientzia eta Berrikuntza sustatzeko ahalegin handia egiten ari ziren hiri eredugarriei, eta, beste aldetik, haien ahalmena esparru hau garatzeko funtsezko tresna gisa sustatzeko asmoz.

Testuinguru horretan, Donostia Zientzia eta Berrikuntzako Hirien Sarean sartzea formalizatu nahi da orain. Sare horren helburua da tokiko administrazioek zientzia eta berrikuntzaren arloan egiten dituzten jarduerak aitortzea eta bultzatzea, sareko udalen arteko lankidetza bultzatzea, haien ahalmen berritzailea hobetzea eta beste udal batzuentzat eredu izatea, eredu produktiboa eredu ekonomiko eta sozial jasangarri baterantz aldatzen laguntzeko.

Iturria: Donostiako udala.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak