Berriak

JOSE ALCAMIrekin ONLINE TOPAKETA: “COVID-19aren aurkako txertoa. Amaieraren hasiera?”

José Alcamík, Barne Medikuntzako espezialista eta Mikrobiologiako doktoreak, koronabirusaren jatorriari, bilakaerari eta COVID-19aren aurkako txerto posibleari buruzko webinar-a eskaini zuen "COVID-19aren aurkako txertoa. Amaieraren hasiera?" izenburupean. Donostiako Udaleko Gizarte Kontseiluak antolatu zuen hitzordua.

“Coronavirus, ¿la último pandemia?” liburu arrakastatsuaren egilekidea, gainera, Coronavirusari buruzko Analisi Zientifikoko Taldeko koordinatzailea da Madrilgo Carlos III Osasun Institutuan, eta han HIESaren Immunopatologia Unitatea ere zuzentzen du.

Alcamí, gainera, Bartzelonako Clinic Ospitaleko GIB Unitateko zuzendari zientifikoa da, eta aditu ezaguna birus infekzioen eta immunitate sistemaren arteko azterketa eta interakzioan.

Guztira 180 argitalpen zientifiko eta 100 liburu-kapitulu argitaratu ditu, eta Europako eta Espainiako gaixotasun infekziosoen ikerketaren arloko aholku-batzorde ugarietan parte hartzen du. Gainera, pandemiaren bilakaera aztertu du pepealcamicoronavirus.blogspot.com blogean.

Webinarrak Eneko Goia Donostiako alkatea eta Daniel Zulaika Gizarte Kontseiluko presidentea izan zituen buru, eta Kepa Korta hiriko Estrategia Bulegoko zuzendariak moderatu zuen.

Hitzaldi osoa ondorengo estekan dago ikusgai. 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak