Berriak

Klima-aldaketaren aurrean egokitzeko eta erantzuteko neurriak aditzera eman ditu Donostiak, Argentinan

Hiri-pentsamendu estrategikoaren kultura partekatzen eta sustatzen duen hiri iberoamerikarren CIDEU sareak Plangintza eta Ekintza Klimatikoa Hirietan izeneko kongresua eta urteroko batzar orokorra egin ditu egunotan Mendozan (Argentina), eta Donostia bertan parte hartzera gonbidatu dute.

Kepa Korta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendaria Hiriak eraldatzen: 30 urteko planifikazio estrategikoa Iberoamerikan mahai-inguruko hizlarien artean izan zen atzo, uztailaren 5ean, Bartzelona, Buenos Aires eta Gobernación de Antioquia (Kolonbia) hirietako ordezkariekin batera, eta Donostiak hiri-estrategiariaren bidez egindako eraldaketa-prozesua partekatu zuen; gaur, uztailaren 6an, kostaldeko hirietako klima-plangintzari buruzko lehen eztabaida-mahaian parte hartuko du, Montevideoko eta Buenos Airesko ordezkariekin batera.

Klima-aldaketak hirian izan dituen eragin nagusiak azaldu ditu Kortak, eta horien aurrean, azken hamarkadetan egindako egokitzapen- eta arintze-planak eta -estrategiak, baita erresilientzia eta uholde-arriskua murrizteko ezarritako tresnak eta irtenbideak ere. Gainera, arreta jasangarritasunean jartzen duen hiri-plangintza eta mugikortasun plana garatu direla azpimarratu du.

"Klima-aldaketa erantzun globala behar duen arazo globala da, baina tokiko eskala batetik erantzutea ere ezinbestekoa da", nabarmendu du. "Nazioarteko konpromisoetatik haratago, hiriek erantzukizuna dute, eta jarduteko beharra dago. Donostia bezalako kostaldeko hirientzat funtsezkoa da hori; eredu aldaketa bat dakar, eta hainbat konpromiso eta kostu bere gain hartzea, baina baita onurak ere ". Horregatik, "herritak bultzatzeko eta inplikatzeko adostasun politikoa lantzea ezinbestekoa da, baita erakundeen arteko koordinazioa eta laguntza ere", ebatzi du Kortak.

Mentoretza-bilerak

Bileraren ostean, Buenos Aireseko metropoli-inguruan dauden Moron eta San Martin hirietako ordezkariekin bilduko da Korta, mentoretza prozesuarekin jarraitzeko. Izan ere, Gipuzkoako hiriburua aditua da hiri plangintza estrategikoan, eta Argentinako bi hirietako mentore lanetan dihardu sareak garatutako Mentoria entre Ciudades programaren barruan.

Hiriaren erantzuna

Donostia kostaldeko hiria da, eta horrez gain, ibai bat ere badauka; horregatik, ezaugarri horiei estuki lotutako kultura eta nortasuna ditu. Klima-aldaketaren eraginak nabariak dira kostaldean, hondartzetan eta ibaiaren ibilguko zenbait tokitan, baina baita hiri osoan eta bertako ekosisteman ere. Kalteek biztanleriari, jarduera ekonomikoari, etxebizitzei, merkataritzari... eragiten diete, eta, jakina, obra zibilei eta azpiegitura kritikoei. Horrek guztiak ingurumenaz eta klima-aldaketaz kontzientziatzen lagundu du, eta jarduteko beharra agerian utzi du. Izan ere, ingurumenaren erronkari aurre egiteko beharra aspaldi identifikatu zuen hiriak: Donostiak aspalditik dihardu ingurumen-iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta energia jasangarria lortzeko lanean, aurrean dituen ingurumen- eta energia-erronkei erantzuteko.

Horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

  • 2008ko Klima Aldaketaren Aurkako Plana (Estatuko lehen hirietako bat).
  • 2017ko Egokitzapen Plana (2020an berrikusitakoa).
  • KLIMA 2050 Estrategia, 2018an onartua, eta haren ekintza-plana.
  • 2020ko Larrialdi Klimatikoaren Udal Adierazpena.

Azken adierazpen horren bidez, konpromiso politiko erreal eta lotesleak hartu ditu hiriak, egungoak baino askoz ere anbiziotsuagoak. Berotegi-efektuko gasen murrizketa handiagoa lortzeko bide-orria da adierazpena, erregai fosilak alde batera uzteko eta energia % 100 berriztagarriaren alde egiteko.

Klima Aldaketaren aurkako 2050DSS Estrategiak eta haren ekintza-planak honako metodologia hau dute abiapuntuan:

  • Klima-aldaketaren arloko errealitatea eta problematika aitortzea.
  • Diagnostiko bat egitea, honako alderdi hauek aztertzeko: hiriak klima-aldaketari egiten dion ekarpena, aldaketa horrek udal-lurraldean izan ditzakeen inpaktuak identifikatzea, kalteberatasunak, arriskuak...
  • Jomugak eta konpromisoak ezartzea eta artikulatzea.
  • Egokitzeko eta arintzeko ekintza-estrategiak sortzea.
  • Erakundearteko eta diziplinarteko instituzionalizazioa eta integrazioa.
  • Klima-aldaketaren aurkako borrokarako ekintza-esparru eta tresna espezifikoak sortzea.

Plangintza klimatikoaz, Klima 2050 Estrategiaz eta horren garapenaz Udaleko Osasun eta Ingurumen Saila arduratzen da, eta sail arteko talde bat egituratu du prozesuaren jarraipena egiteko. Gainera, herritarren eta teknikarien parte-hartze zabala izan duen lanketa egin da, eta hainbat eragile eta erakunde, hala nola, unibertsitateak eta hiriko ikerketa- eta teknologia-zentroak, inplikatu dira proiektu ezberdinetan.

Monitorizazio-tresnen artean, nabarmentzekoa da 2005etik martxan dagoen udalerriko eta udaleko berotegi efektuko gasen inbentarioa. 2020ko datuen arabera eta industriak egindako isurketak zenbatu gabe, gas horien erdia baino gehiago garraioari dagozkio ( % 61), eta, horren atzetik, urrun daude etxebizitzen alorra ( % 17) eta zerbitzu-sektorea ( % 16). Udalerriko hondakinen kudeaketak emisio guztien % 4,4 sortzen du, eta lehen sektorea ez da % 1era iristen.

Azterketa- eta ikerketa-ildoei lotuta, Azti eta Tecnalia bezalako zentroekin lanean ari da Udala. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean eta nazioarteko hainbat proiekturen testuinguruan, hainbat alorretan ari dira lanean: klima-aldaketak hondartzetan, zerbitzuetan eta azpiegituretan izango duen eraginari buruzko neurketak, kosta-lerroaren bilakaerari buruzko mapak eta itsasadarraren ibilbideko uholde-arriskuari buruzko mapak egin dituzte, batetik, eta biodibertsitatearen, biztanleriaren eta jarduera ekonomikoaren inpaktu-kateen azterketak burutu dituzte, bestetik. Abian dauden zuzeneko eta zeharkako esku-hartzeen baitan, uholdeei erantzuteko plan berezi bat eta horiek murrizteko neurriak landu dituzte, hala nola, herritarrak gaiaren inguruan prestatzea eta sentsibilizatzea.

Lortutako helburuen artean, erresilientzia handiagoa, azpiegitura kritikoen erredundantzia eta uholde-arriskuaren murrizketa nabarmentzen dira, baita arreta jasangarritasunean jartzen duten hiri-plangintza eta mugikortasun plana ere.

Azkenik, ahalegin handiak egin dira naturan oinarritutako irtenbideak definitzeko, eta gai horri lotutako hainbat proiektu landu dira, hala nola, Irtenbide Naturalen Mapa. Mapa horrek hiri osoaren azterketa egiten du arriskuen, modelizazioen eta proiekzioen analisietatik abiatuta, kostaldean eta espazio naturaletan irtenbideak ezartzeko; proposatutako aukeren artean daude azpiegitura linealak eta berdeguneak, ur-masak eta drainatze-sistemak, eta bi auzotako teilatuetan, balkoietan eta etxadi-patioetan berdeguneak jartzea, besteak beste.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak