Berriak

Nahi dugun hiria, Donostia 2030 zikloaren ardatza

San Telmo Museoak eta Estrategia Bulegoak antolatuta, apirila eta ekaina bitartean "Donostia 2030" zikloa egingo da, Donostiaren egoera eta erronkak aztertuko dituena datorren hamarkadari begira. Abiapuntua "Urgullen magalean" erakusketa da. Ikuspegi garaikidea emango dio zikloak, eta hainbat jardunalditan hiriko eremu estrategiko nagusietako batzuk xehatuko dira.

 

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN-EMATEA HEMEN. 

Apirilaren 15etik ekainaren 8ra bitartean egingo diren zortzi saioetan, hainbat arlotan adituak diren pertsonek gure hiriaren egungo egoera aztertuko dute, eta ikuspegi soziologiko, urbanistiko eta politikotik aurkezten diren erronkak planteatuko dituzte, etorkizunerako proiektatu nahi dugun hiri-ereduari buruz eztabaidatzeko: zein dira gure hiriak hurrengo hamarkadan izango dituen erronka nagusiak? Eta Donostia 2030en helburu estrategikoak? Zer zutabetan oinarrituko da etorkizuneko hiri-estrategia?

Zikloa osatzen duten hitzaldietako lehenak gai horiei eta beste batzuei erantzuna emango die, eta 2030erako Donostiarako landu beharreko hiri eredua aurreratuko du. Kepa Korta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendariaren ardurapean egongo da eta Eneko Goia alkateak inauguratuko du. Lehen hitzaldi hau hiriko eremu estrategiko nagusietako batzuk jorratuko dituen ziklo baten abiapuntua izango da.

Saio guztiak museoan izango dira, 18:00etan, eta doako sarrerarekin; aldez aurretik izena eman beharko da webgunean. Museoko youtube kanalaren bidez ere zuzenean ikusteko aukera izango da.

Hona hemen programa osoa:

Apirilak 15, osteguna
La Estrategia 2030 DSS: Retos
-Eneko Goia, Donostiako alkatea. Zikloari irekiera instituzionala emango dio.
-Kepa Korta, DSS Estrategia Bulegoko zuzendaria.
Zeintzuk izango dira gure hiriaren erronka nagusiak datorren hamarkadan? Eta Donostia 2030en helburu estrategikoak? Zein zutabetan oinarrituko da etorkizuneko hiri estrategia? Gai horiei erantzungo die 2030 Plan Estrategikoak, eta hiriko hainbat esparrutako erakunde eta eragileak parte hartzen ari dira.

Apirilak 20, asteartea
Donostia inklusiboa? Ikuspegiak
-Joseba Zalakain, SIIS Dokumentazio eta Ikasketa zentroko zuzendaria
-Eva Salaberria, Donostia Lagunkoia planaren zuzendaria Donostiako Udalean
-Ana Molina, Mestiza elkarteko presidentea.
-Moderatzailea: Garikoitz Agote, Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendaria
Donostiako herritarren zahartzea, migrazioa, inklusioa, zainketena bezalako zerbitzuen egoera... Esparru horien eta beste batzuen ikuspegitik eta begirada desberdinen bidez, hitzaldi honetan Donostia pertsona guztientzako hiria ote den galderari erantzuten saiatuko gara. Hori guztia etorkizunera begirako analisi batetik abiatuta egingo da, ondorioak 2030erako jarrita.
Saioa euskaraz izango da gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin.

Apirilak 27, asteartea
¿Cuáles son los pilares de la transformaciónde la movilidad?
-Jone Argoitia, Donostiako Udaleko Mugikortasun Saileko zuzendaria.
-Eluska Renedo, Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritzako zuzendari orokorra.
-Alfonso Sanz, geografoa, matematikaria eta aholkularia GEA21en.
-Moderatzailea: Josu Benaito, Donostiako Udaleko Ingurumen Saileko zuzendaria.
Joan-etorri motorizatuak murriztea, besteak beste, garraio kolektiboa hobetuz, oinezkoen eta bizikleten mobilizazioa bultzatuz, mugikortasuna deskarbonizatuz eta elektrifikatuz, mugikortasun jasangarriaren arloko hezkuntza eta komunikazio programa bat ezarriz. Hauek dira gure hirian dagoeneko martxan dauden eta Gipuzkoako hiriburuko mugikortasunaren eraldaketaren zutabeetako batzuk. Hitzaldi honetan hurbilagotik ezagutuko ditugu, eta gai honetan norantz goazen ere hizpide izango dugu.

Maiatzak 4, asteartea
¿Se puede vivir en Donostia / San Sebastián?
-Juana Ochoa, COAVNen presidentea
-Michela Lamedica, ABARASKA | etxebizitza kooperatiboak
-Rafael Farias, Etxegintzako zuzendaria
-Moderatzailea: Itxaro Latasa, Arkitektura Eskolako irakaslea
Donostia Estatuko probintzia-hiriburu garestienen artean dago etxebizitzaren arloan, eta errealitate horrek, besteak beste, eragiten du hiriko gazte askok aldirietara edo beste udalerri batzuetara joan behar izatea etxebizitza bat eskuratu ahal izateko. Egoera hori arindu al dezake hirian etxebizitza gehiago eraikitzeak? Eta etxebizitza partekatua sustatzea? Zein dira etxebizitzak banantzearen onurak? Eta, azken batean, posible al da Donostian bizitzea? Gai horiek eta beste batzuk izango dituzte hizpide etxebizitzari eta hirigintzari buruzko topaketa honetan.

Maiatzak 11, asteartea
¿Ciudad de la ciencia y la innovación?
-Adolfo Lopez de Munain, IIS Biodonostia Neurozientzia-ikerketa alorreko arduraduna
-Marisa Arriola, Bic Gipuzkoa Berrilaneko zuzendari gerentea
-Iñigo Olaizola, Donostiako Sustapenean Berrikuntza eta Lehiakortasuneko arduraduna
-Moderatzailea: Ricardo Diez, DIPCko zuzendaria
Nature aldizkari ospetsuak munduko 200 hiri zientifiko nagusien artean kokatua, hainbat ikerketa zentrorekin, hiru unibertsitate campusekin eta, besteak beste, etengabeko mugimenduan dagoen teknologia parke batekin eta oinarri teknologiko eta zientifikoa duten enpresa ugarirekin... Donostia zientzia eta berrikuntzako hiria al da? Hitzaldi honetan, gai horretan jarriko dugu arreta, sektoreko erreferentziazko eragileen ikuspegitik.

Maiatzak 25, asteartea
Sectores económicos tradicionales ¿Qué está cambiando en Donostia?
-Kino Martínez, Gipuzkoako Hostalaritza Elkarteko idazkari orokorra
-Estibaliz Tello, Euskomereko zuzendaria
-Iñigo Artetxe, Ikertalde Groupen proiektu zuzendaria
-Moderatzailea: Isabel Aguirrezabala, Donostia Turismoko zuzendaria
Turismo orekatu, iraunkor eta kalitatezkoaren aldeko apustua, eragin zuzena duena desberdinak, bereziak eta bertakoak izan nahi duten saltoki txikietan, eta, aldi berean, merkataritza elektronikoaren eskari handiari aurre egin behar diotenak. Eraldaketa digital horrek ostalaritzaren eremuan ere eragina du, eta negozio eredu berriak sortzen ari da. Nola ari dira eraldatzen gure hiriko sektore ekonomiko tradizionalak? Zerbait aldatzen ari da Donostian eta hori da hitzaldi honetan ezagutuko duguna.

Ekainak 1, asteartea
Donostia, generoa eta belaunaldia: pertsona guztientzako hiria?
-Alazne Irigoyen, UPV/EHUn ikerlaria eta genero berdintasuneko irakaslea.
-Juana Aranguren, abokatua eta Emakumeen Etxeak elkarteko ordezkaria.
-Miren Mancisidor, teknikaria Donostiako Udaleko Gazteria Sailan.
-Moderatzailea: Ana Txurruka, berdintasun teknikaria Donostiako Udalean eta Emakumeen Etxeko arduraduna.
Topaketa honen helburua da eztabaidatzea gure hiriko gazteen egoeraz, etorkizuneko hiria eraikitzera begira dituzten behar eta nahiez. Gogoetarako gune horretan, Donostiak aurrera nola egin behar duen ere agerian geratuko da, eremu guztietan gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko helburura iristeko.
Saioa euskaraz izango da gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin.

Ekainak 8, asteartea
Otras experiencias: Barcelona, Nantes, Roma
- Nantes: Jean-Luc Charles, SAMOAren zuzendaria. Proiektua: SAMOA hiri eta sormen fabrika
- Barcelona: Oriol Estela, PEMB delakoaren zuzendaria (Plan Estratégico de Barcelona Metrópoli). Proiektua: Elikadura Iraunkorraren Munduko Hiriburua 2021ean
- Roma: Claudio Bordi, Roma S.p.A. Proiektua: 100 Resilient Cities - Rome resilience strategy
- Moderatzailea: Kepa Korta, Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendaria.
Honakoak dira lehen eskutik ezagutuko ditugun hiru esperientziak, amaiera emango diotenak Donostia 2030 zikloari: duela hamarkada bat baino gehiago Nantesen SAMOA hiri-proiektu kulturalaren esparruan hasitako eraldaketa handiak, Bartzelonaren erronkak eta proiektuak Elikadura Iraunkorraren Munduko Hiriburu gisa 2021ean eta Erroma hiriaren Erresilientzia Estrategia, besteak beste, Donostiarekin batera Smart Mature Resilience proiektuan parte hartu zuena. Hiru ispilu, etorkizuneko gure hiria diseinatzerakoan bertan begiratzeko.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak