Berriak

Pepe Alcamiren hitzaldi osoa: “COVID-19. Etorkizunari buruz hitz egingo al dugu?"

Pepe Alcamik, Barne Medikuntzako espezialista eta Mikrobiologiako doktoreak, pandemiak eragindako egoerari buruzko webinar berria eskainii zuen atzo Donostiako Udalaren Gizarte Kontseiluaren baitan.

Online bigarren konferentzia horretan, Alcamik etorkizunari buruzko ikuspegia eskaini zuen, eta, “COVID-19. Etorkizunari buruz hitz egingo al dugu?” izenburupean, besteak beste, ondorengo gaiak landu zituen: egungo egoera, aurreikuspenak eta txertaketa-taldeak, aldagai berriak agertzean gerta daitezkeen egoerak, aurreko bizitzara itzultzea eta musukoak bezalako babes-neurrien erabilpena etorkizunean. Azken finean, datu zientifikoetan oinarrituz, birusaren bilakaeraren, hirugarren uhaldiak uzten dizkigun irakaspenen eta hemendik aurrera eman beharreko urratsen azterketa egin zuen.

Ondorengo estekan, hitzaldi osoa dago ikusgai:

BIDEOA

Ibilbide profesional sendoa

Pepe Alcami doktoreak ibilbide profesional luzea du. “Coronavirus, ¿la último pandemia?” liburu arrakastatsuaren egilekidea, gainera, Coronavirusari buruzko Analisi Zientifikoko Taldeko koordinatzailea da Madrilgo Carlos III Osasun Institutuan, eta han HIESaren Immunopatologia Unitatea ere zuzentzen du.

Alcamí, gainera, Bartzelonako Clinic Ospitaleko GIB Unitateko zuzendari zientifikoa da, eta aditu ezaguna birus infekzioen eta immunitate sistemaren arteko azterketa eta interakzioan.

Guztira 180 argitalpen zientifiko eta 100 liburu-kapitulu argitaratu ditu, eta Europako eta Espainiako gaixotasun infekziosoen ikerketaren arloko aholku-batzorde ugarietan parte hartzen du. Gainera, pandemiaren bilakaera aztertu du pepealcamicoronavirus.blogspot.com blogean.

Joan den urriaren 1ean, Gizarte Kontseiluak antolatutako lehen online hitzaldia eskaini zuen, "COVID-19aren aurkako txertoa. Amaieraren hasiera?" izenburupean eta harrera bikaina izan zuen, bai hiriko organo aholku-emaile goreneko ordezkarien artean, bai publiko orokorraren artean.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak