Elkarrizketak

Etorkizuneko hiriak arriskatzea eta batez ere ilusioa izatea izan behar ditu ardatz

Cristina Uriarte

Donostiako Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatuko Presidentea

Cristina Uriarte Zientzia Kimikoetan Doktorea, Ibaetako Campuseko erretoreordea da, baita Innobasqueren Gipuzkoa Berritzen eta Ikasketa Aurreratuetako Batzorde Exekutiboko kidea ere.

2008ko maiatzean, Hiriaren Gizarte Kontseilua sortu zenetik, Cristina Uriarte Donostiako Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatuko Presidentea da eta aurreko etapan (2004-2008) Plan Estrategikoko Batzorde Delegatuarena ere bai.

 

Cristina Uriarte gertuko pertsona da, hurbila, guztira heltzea eta “arreta jartzea” gustatzen zaiona, askotan “eten egin behar dela” onartzen duen arren.

Imajinatu Donostia irekiago bat, ongi konektatua eta orekatua, 2020. urtean.

 

GERTUTIK

Nolakoa da egun Cristina Uriarteren bizitzan?

(Irribarreak eta hasperenak). Lan handikoa… goiz esnatzen naiz. Goiz etortzen naiz bulegora, ez zait iratzartzea kostatzen. Gertatzen zaidana zera da, nire idazkariak sarri esaten duen bezala: “Cristina, ordu hauetan jendea ez da lan egiten ari” eta goizeko zortzietan telefonoa hartu eta dei bat egiten saiatzea zaila da batzuetan.   

 

Zaila gertatzen da aspektu ezberdin ugari aldi berean eramatea, Gipuzkoako campuseko erretoreordetza adibidez, horrek dakarren guztiarekin, arduratzen zaituzten alor guztiekin. Unibertsitateak hiria eta lurraldearen aspektu guztietan parte har dezan nahi izatea. Azkenean zaila gertatzen da bilera, ekitaldi sozial eta abar luze bat aldi berean eramatea.

Astean behin Leioara joatea egokitzen zait, campusera. Astero unibertsitateko zuzendaritza batzordearekin bilera daukagu.

Normalean ez naiz bazkaltzera etxera joaten, laneko bazkaririk ez badut, zertxobait jan eta bulegora bueltatzen naiz.

Hau da, goiz irten eta berandu bueltatzen naizela.

 

Baina tira, gorputza erritmo honetara ohitzen da eta etxekoak ere bai. Zenbait kasutan faltan sumatzen dut pentsatzeko denbora gehiago. Askotan, lehentasunak ezartzea kostatzen zait. Denera heltzea gustatzen zait, arreta jartzea. Baina behin baino gehiagotan eten egin behar duzu.

 

Bestalde, lan egitea gustatzen zait, lan egiten gozatzen dut, bestela ez nuke egingo.

 

 

Aitortu daitekeen bekatu, bizio, edo maniaren bat?

 

(Irribarrea berriz)

 

Atsegin dut kirola, kirol pila egitea gustatzen zait, baina gertatzen dena zera da, denborarik ez dudala eta asteburutan kontzentratzen dudala. (Denbora batez pentsatzen du…) Erretzeari uztea… iaz utzi nuen. Begira! Eguzkitan lokartzeko bizio handia daukat, pilak kargatzen dizkidala iruditzen zait.

Eta janariarekin asko gozatzen dut, kuzinatzen asko erlaxatzen naiz.

 

 

Zer eskatzen diozu bizitzari edo zer espero duzu?

 

Amesten jarraitu ahal izatea, zoriona, lasaitasuna, garatzeko ideiak eduki ahal izatea…bizitzea.

 

Bizitzeko hiri bat?

 

Hondarribia.

 

Bisitatzeko hiri bat?

 

Tira, pila bat. Gertukoa, Bilbo. Urrutixeago… Londresek liluratzen nau.

 

Atseden hartzera erretiratzeko leku bat?

 

Etxean esan behar nuen, baina ez, seguru zerbait egiten hasten naizela (barrez lehertzen). Hobe mendian, landetxe batean.

 

Plan estrategikoan planteatutako proiektuen artean, zeinekin sentitzen zara identifikatuago?

GERTUTIK

Zaila da proiektu bakar batekin identifikatzea, ardatz batekin esango nuke gehiago, Sormen eta Berrikuntzaren hiriarekin. Nire ibilbide eta perfila alor hauetatik gertuago daude. Baina aspektu hau alde batera utzita, uste dut ardatz honek hiria “proiektatzen duten” proiektuak jasotzen dituela eta barkatu erredundantzia. Sormen eta berrikuntzarik gabe proiekturik ez dagoela jakinik, jarraitu beharreko bide bat markatzen dute gainera.

Previous Next

LANAREKIN BUELTAKA

Zein da zure lana eta zu presidente zaren Batzorde Delegatuaren lana, hiriko Plan Estrategikoa egiterakoan?

Gizarte Kontseilua, Batzorde Delegatua eta komisio iraunkorrak sortuz, Plan Estrategikoaren osaeraren aldaketa osoa egituratu zenetik, lan sakona burutu da, lehenik eta behin, indarrean dagoen plan estrategikoaren azterketari dagokionez, 2020. urteari begira egin beharreko hurrengo plana osatzeko abiapuntu gisa, ardatz estrategikoak eta proiektu estrategikoak zehaztea ahalbidetzen duen gogoeta prozesu oso baten ekarpena eginez.

2016ko Kultur Hiriburutza erantsi zaio eta 2013an, mugarri garrantzitsua daukagu baita ere.

Taldeko lan franko egiten dugu. Talde txiki bat osatu dugu, gero Batzorde Delegatura eramaten den lan guztiaren aurre-azterketa egitea ardatz nagusi duena; horrela, prozesuan sortzen den guztia balioztatuz, elkarlana sustatuz eta  guztiak bere harremana dauka Gizarte Kontseiluarekin baita ere. Azken finean, taldeko lan franko egiten dugu.

Zein da Batzorde Delegatua eratu zenetik egindako lanaz egiten duzun balantzea?

Nik balantze positiboa egiten dut. Nire ustez, Batzorde Delegatuaren eraketarekin ireki zen bidez parte hartzen zuen jendeari kemena eman ziola. Udaletxean bertan sortzen zen debate politiko harekin zituen loturak pixka bat askatu dira eta sektore ezberdinen aldetik, gero eta partaidetza handiagorantz joan gara.

Izan ere, Batzorde Delegatuko bileretara bertaratzen den jende kopurua benetan altua da, eta lan garrantzitsua egiten ari dira.

Gainera, jendeak ilusioz parte hartzen duela nabari da.

Lan honetan, badirudi askotan ez duzula ikusten nora goazen, prozesuaren barruan ematen diren pauso txikiak besterik ez direlako, baina bakoitzak bere sektoretik duen ikuspegi, iritzi eta ezagutzaren ekarpen garrantzitsua egiten du, nora joan nahi dugun, hiriak nora joan nahi duen, zer den orain daukaguna, zein aldaketa egin behar diren... Uste dut lan interesgarria dela eta jendea inplikatuta dagoela.

Zure iritziz, zein ekarpen egin dio, 2008an eratutako Hiriko Batzorde Delegatuak, zu presidente zaren Batzordea bertatik sortu zen ahaztu gabe, aurreko antolakuntzarekin alderatuta?

Nik pentsatzen dut dagoeneko zehaztutako prozesu bat ezarri dela, orain dugun planaren ebaluaketa eta balantzea zein den abiapuntu hartuta, dokumentu diagnostiko batez lagunduta, Hiritarren Pertzepzioari buruzko Inkesta bezalako hainbat tresnekin batera eta ondoren, benetan garrantzitsua da lan taldeek buruturikoa, partaidetza zabala duten hamar talde inguru osatu diren berebiziko etapa batekin.

Proiektu estrategikoak definitzera eramango gaituen prozesu bat da beraz, oraintxe bizi duguna.

Nire ustez, aldaketa erabatekoa izan da.

Nola ikusten duzu Donostia gaur egun?

Bilakaera izateko gogoz, harago joateko grinarekin. Betetzen ari diren mugarri asko daudela iruditzen zait. Paisaia, gastronomia, pintxo eta jatetxeetara mugatzen zen hiriaren irudia atzean uzten ari gara, hori dena izaten jarraitzen dugu, baina ez modu esklusiboan. Askoz harago joaten ari gara, berrikuntza eta sormena bezalako alorretan hazten ari gara.

Zientziarekin lotura gehien duenetik, kultura, gizarte alorrera, besteak beste.

Uste dut jendean arduratuta eta gero eta inplikatuagoa dagoela. Oraindik gehiago mugitu behar dela ikusten dut, batez ere kultur hiriburutzaren aukera aurrera etengabe egiten ari delako, jendea pixkanaka sartzen ari da, baina oraindik asko dago egiteke.

Nola irudikatzen duzu etorkizuneko hiria, 2020an Donostiak izango duen eszenatokia, hau da, bigarren plan estrategikoa amaitzen denean?

(Irribarrea) Badirudi zientzia fikziozko joko bat dela eta egia esan, horretan ari gara lanean. Tartean kultur hiriburutza daukagu, apustu bat da eta lortzeko ahalegin bat egin behar dugula uste dut.

Ez dut irabazi ala galtzeko zenbat aukera ditugun ala ez esateko adierazlerik, baina nire ustez, lortzeko bidean aurrera egite hutsa, unibertsitatearen eskutik joatearekin batera, nazioarteko bikaintasuna direnak lortzeko asmoa izanik, nahikoa da. Nire ustez, bi gauzak batuz, hiriari buelta emateko aukerak daude.

Garraio jasangarriaren ikuspegitik, garapen jasangarritik, metroa ezartzen bada, Donostia-metropoliren garapenaren ikuspuntutik eta ez Donostia-hiria ikuspegitik bakarrik. Gero eta gertuagokoak izango diren beste hiriekin konektatuta egotea ahalbidetuko duen abiadura handiko trena daukagu.

Hiri irekiago bati buruz ari gara. Hondakinen kudeaketaren gaia garrantzitsua da oso eta are gehiago Donostia bezalako kokapena duen hiri batentzat, hiri asko duena, zabala da, hau da, ez dago espazio librerik, joan eta "hau hona ekarriko dut" esateko moduan.

Soluzioak bilatu behar dira, jendea kontzientziatzea, energia berrerabili ahal izatea... hiriari buelta eman diezaioketen hainbat gai daude lan egin ahal izateko.

Sektore gainerakorrei buruz ari gara baita ere. Bai, tira, orain gainerakorrak dira, baina 2020an beste batzuk izango dira.

Jarduera jakin batzuetan behintzat, nazioarte mailan kokatuta egon behar dugu, kultur arlokoak izan daitezke (indarrez tira egingo duen Tabakalera daukagu), ospitale poloa baita ere, zientzia parkea. Teknologia parkea asko hazi daiteke oraindik, unibertsitateen eskutik ere bai.

Ez da gastronomia ez dudala aipatu nahi, baina nire ustez hain argi dago, hain argi markaturiko norabidea du, 2020an egoera bikainean egongo dela, baina dagoeneko gaur egun errealitate bat da.

Berdin nanoteknologien kasuan, teknologia berrien aldeko apustuan etab...

Badira nire iritziz diziplina anitzagokoak izango direla uste dudan beste alor batzuk ere.

Hiri irekia izango da, sektore ezberdinen arteko harremana are normalagoak izango dira. Orain nazionalitate ezberdinen  kultur aldaketak dira harritzen gaituena.Batez ere, azken urteotan bereziki zerbitzu sektorean gogor jotzen ari den inmigrazioaz ari gara.

Etorkinak hirian bertan integratuko direla pentsatzen dut eta horrek hiriaren kulturan bertan aldaketa bat ekarriko du. Kultura ezberdinen nahasketak egonkortasunera heldu behar du, berezko nortasun batera, baina irekiagoa.

Zeren menpe uste duzu dagoela etorkizuneko eszenatoki hori, zein izan daiteke Donostia besteekin alderatuta ezberdina izatea egin dezakeen elementua?

Galdera zaila. Uste dut hiriaren proiektu traktoreak ongi definitu behar ditugula. Zer jar dezake Donostia estatu edota nazioarteko testuinguruan. Apustu indartsu bat egin behar dugu. Konektibotasuna berebiziko izango da, abiadura handiko trenak edota metroak ireki egingo gaituzte, beste hiri irudi bat emango digute.

“Hiriak zertan bilakatu nahi duen” ildoa jarraituz egin beharreko apustuaren aldekoa naiz. Hiriburutasunetik tira egiten duten energia olatuena ideia garrantzitsua da, alor ezberdinetik tira egiten dutelako.

Azken finean, indarra duten eta hiria eremu globalean kokatzen duten lau proiektu definitzean datza errealitatean. Zehazki bilatu behar da zein den etorkizuneko proiektua, baina ez jada ia errealitate direnetan pentsatuz, pauso bat gehiago eman behar da. Arriskatu egin behar da. Gaur egungo hiriaren inguruan dugun ezagutzarekin, pauso bat gehiago eman. Arriskatu eta batez ere ilusioa izan. Zenbait jardueretan, kulturalak, zientifikoak… nazioarte mailako kokapena lortu behar dugu.

Sarritan ekonomia alorrei buruz hitz egiten dugu, asko arduratzen gaituen hiritarren segurtasunaz, etab. Tira, zaila da segurtasuna aspaldi zenera bueltatzea, etxeko atean giltzak jarrita uzteak ematen zuen lasaitasunarekin, nik umetan egin izan nuena, alegia. Hori, gaur egun, ezinezkoa da, baina oreka batera hel gaitezke. Azken finean, amestu.

Cristina Uriarte Gipuzkoako Campuseko EHUko  erretoreordea da. Zein uste duzu izango dela unibertsitateek hirien etorkizunean izango duten papera orokorrean eta zehazkiago Donostiaren kasuan?

Nire ustez paper garrantzitsua dauka oso. Lehenik, ezagutza traktore da, gizarteari ezagutza igortzen du eta uste dut hiriarengandik gero eta gertuago dagoela. Donostiaren kasuan, Ibaetako Campusa hiri barruko campusa da, hau da, hiriaren erdigunean dago, guztiz integratuta, alor askotan partaidetza handiarekin eta beste instituzio guztiekin batera, sektore eta proiektuetatik tira egiten duena. Berrikuntzaren alorraren kasuan, nanoteknologian, sektore biosanitarioan, ospitale poloarekin.                               

Gizarte alorretan badira Kriminologiaren Euskal Institutua bezalako institutu garrantzitsuak ere eta bakea edota giza-eskubideak bezalako gaietan partaidetza handia dutenak. Nire iritziz, oso interakzio garrantzitsua dago eta gehiagora jo beharko luke.

Eskutik joan behar dugu, hiriko agente bat gehiago gara.

Eta ez hori bakarrik, unibertsitatea elkarbizitza eta bizitza espazio bat ere bada hiriaren barruan. Hau da, unibertsitatea Donostian hiriari irekita dagoela.

Bada elkarbizitza erraztu dezakeen interakzio bat, ez egoitzen eta kultur eta kirol ekintzen gaiengatik bakarrik, integratutako kulturetxeetako ikastaro eskaintza ere badago, askotan, unibertsitatea berarenekin ere integratuta.

Ondorioz, ez gara unibertsitate ikasketetan hezteaz bakarrik ari, etengabeko trebakuntzaz baizik, bizitza osoan zehar etengabea eta edozein pertsonek parte har dezakeena.

 

 

Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak