Elkarrizketak

Zortzi urteren bueltan, BOE eskaera zerrendak agortzea lortuko dugu

Jorge Letamendia

Donostiako Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza zinegotzia

Jorge Letamendiak hamarkadatik gora darama hirian pisu gehien duen departamenduetako baten buru izaten, etxebizitza eta hirigintza departamendua. Jada garai hartan (duela hamarkada bat) autobus geltokiari buruz hitz egiten zen, dudarik gabe eta zinegotziaren hitzetan, datozen urteotan errealitate bilakatuko dena. Horrela jasotzen du behintzat, uda honetan berrikustea onartu duten Hiri-Antolamendurako Plan Nagusiak (HAPN).

“Zinegotzi objektu” da bere burua era dibertigarrian definitzen duen modua, Espainian, Google Earth tresnaren bidez, hiriko eraikinak 3D-n erakusterakoan aitzindari izateaz harro egon daiteke. Hala ere, eskuzabala da oso, bere departamendua osatzen duen giza taldea goraipatzerakoan.

Letamendia Kimikan lizentziatua da, ezkonduta dago, bi alaba ditu eta bere garaian urtebeteko zigorra bete zuen Frankoren kontrakoa izateagatik.
Hirigintzaren garapenaren inguruan eta etorkizuneko hiria nola imajinatzen duen, ondorengo elkarrizketan jorratuko ditugun gaiak dira.

Pasa den ekainean, aho batez onartu zen udalbatza nagusian, 1995. urtekoari erreleboa hartzen dion HAPN delakoa.
Zeintzuk lirateke 1995ko HAPN-tik oraingora izan diren aldaketa nagusiak?

Lehenik eta behin, gauzatxo bat zuzendu nahiko nuke. Matematikei begira, Plan orokorra aho batez irten zen aurrera, baina politikari begira, gauzak ezberdinak direla deritzot. Eta azalduko dut.

HAPN aho batez onartu zuen udalbatzak, hala ere, Plenoan oposizioko zenbait taldek, azkenean Plan orokorraren aldeko botoa eman zuten arren, une batzuk lehenago defendatu zituzten zuzenketetan, HAPN-aren berrikusketan berebizikoak ziren hirigintza espedienteen aurka egin zuten.

Aldaketei dagokienez, hiriarentzat hain funtsezkoa den Plan Orokorra bezalako berebiziko elementu batean, aldaketa gutxi daude. Hiriak duen eredu organikoak (lurraldean kokatuta dagoen modua), 1995an marrazten zenaren berdina izaten jarraitzen du.

Bestalde, Plan Orokorrak hiriak behar duen hirigintza hazkuntza kontrolatuaren ikuspegia izaten jarraitzen du, bestalde, urbanistikoki okupatu gabeko espazio zabalen babesa segurtatzen du eta ondorioz, bere balore naturalak mantentzen dira.
95eko Plan Orokorrak 14.000 etxebizitza berri inguru aurreikusten zituen, eta 2010ean onartutako berrikusketak 16.000. Zifra hau, berrikuspenean legalki 22.000 eraikitzeko aukera zegoela ikusita, nahiko urrun gelditzen da, izan ere, hiriak hazteko beharra duela onartzen baitugu, datorren hamarkadari begira espero ditugun aldaketa demografikoek hazkuntza txiki bat adierazten dutelako, baina, eta batez ere, etxebizitza bakoitzeko bizilagun gutxiago dauden errealitateari erantzuna eman behar zaiolako.

Hau da, lehen ginen kopurua gara, baina etxebizitza gehiago behar ditugu eta Donostiak, batez beste, urtean 800 etxebizitzako hazkundea mantentzen jarraitu behar du. Guzti horrekin, Plan Orokorraren berrikusketaren zifrek aipatutako hazkundea segurtatzen dute.

Hori bai, hau esan ondoren, Plan orokorrak, aldaketa benetan sakona planteatzen du, baita etxebizitzaren ikuspegitik ere.

95ean babes publikoko etxebizitza %40-42ra heltzea aurreikusten zen eta 2010ean egindako berrikusketan, ia bi herenera heltzen gara. Hau da, modu garrantzitsuan hazi da hirigintza planeamenduan aurreikusitako babestutako etxebizitza kopurua, hala ere, hiriak ere eskatzen duela uste dugun etxebizitza librearen zenbakiak mantendu egin behar dira.

Eta babes publikoko 10.000 etxebizitza hauen irekieran egin duguna zera da, erantzun zehatzak behar dituzten gizarteko segmentuetara zuzenduta dauden etxebizitza tipologien gama asko zabaldu

BOE kopuru handia dugu aurreikusita eta horren %50a alokairu erregimenean gauzatzeko borondate politikoa dauka udal honek.
Baina laguntza behar duten arren, maila ekonomiko altuagoa daukaten gizarte sektoreei zuzendutako etxebizitza tasatu kopuru esanguratsua daukagu baita ere. Gainera, sekulako ahalegina egiten ari gara, 1.300 apartamendu inguru gazte eta adinduentzat, kolektibo espezifikoentzat, Donostia aitzindari den programen bitartez.

Etxebizitzak, neurri handi batean, Plan orokorraren edukia zehazten du, gure gizarteak duen arazo larrienetako bat izateaz gain. Aurreikusten diren 16.000 etxebizitzen eraikuntza, %62 babes ofizialekoak, arazo honen irtenbidea izango al da?

Normala den bezala, sustatzaile pribatuek eta trafiko normalaren bidez eskuratu nahi dituzten hiritarren beharrek baldintzatzen duten etxebizitza librearen ikuspegitik hartuta, zenbaki egokiak izango ditu.

Udal honetan beti pentsatu duguna zera da, gizartean behar gehien dituzten sektoreei erantzuna emateko eta planifikazioan protagonismoa hartzeko beharra dagoela.

Baliteke hau Donostiako hiritarrentzat sorpresarik ez izatea, ohituta daudelako, baina ez da normalena.

Udalen gehiengoak ez du beregain hartzen, etxebizitza babestuen sustapenaren ardura.

Hiri honetan, aspaldi-aspaldi ulertu dugu hori udalaren eginbeharra dela eta hala betetzen ari gara. Nire ustez, datozen zortzi urteotara begira, gehiago azken urteetan, lehendabizikoetan baino, babes publikoko etxebizitza eskaleen zerrendak agortzea lortuko dugu. Erreferentzia zailtzat hartzen da hau, baina egiaz lor daitekeen gauza dela uste dugu.

Ondorioz, azken promozioen eraikuntza erritmoak, eskale zerrenda berriak osatu arte itxaron beharko du.

HAPN delakoaren berrikusketak zortzi urteko lana eskatu du.

Zein izan da erantzuna eman behar izan diozun aspekturik konplikatuena?

Prozesu luze eta konplikatuez ari gara, izan ere, aurreko berrikusketak haina iraun du, hura 88an hasi eta 95an amaitu zen eta. Hain argi dago hori, tamaina handiko udal handienetakoen artean, aurreko berrikusketarekin alderatuta, berria debora epe laburragoan egin duenetakoen artean gaudela.

Fenomeno hagitz konplexua da, izan ere, noski, hirigintzak, hau da, toki bakoitzean zein gauza doazen erabakitzeko prozesuak interes publiko eta pribatu askorengan eragina duelako, ondorioz, bermatasun handiko prozesuen bidez egin behar dira, hiritar, sustatzaile, jabeen partaidetza prozesu trinkoen bitartez.

Nolakoa izango da Donostia hemendik zortzi urtera, HAPN-ren epea amaitzen denean?

Politagoa (irribarretsu), eraginkorragoa, hiritarren etxebizitza beharrei erantzun hobeak eman eta gero, hiriaren beharrei erantzuten dieten jarduera ekonomikoko zenbait poligono eratu eta gero, azken urteotan hiriak ez baitie behar batzuei erantzunik eman, enpresak birkokatzeko garaian, enpresa jakin batzuk hazteko aukera izan dutenean, edota enpresa berriak sortu nahi izan direnean.

Eta noski, hiriaren beharretan funtsezkoak diren gaiei irtenbidea emango diegu, ekipamendu berezien kasuan adibidez

Hondakinen balioztapen energetikorako araztegi bat izango da, egun dugun arazo larri bati irtenbidea emateko, espetxe berri bat eta dudarik gabe, hiriarentzat burutu gabe dagoen autobus geltoki bat ere izango du.

Eta hemendik zortzi urtera, udaleko arduradunei mantentzeko zailtasun larriak emango dizkieten aparteko kultur, kirol eta gizarte ekipamenduz hornituko dugu hiria gainera.

Donostiak Zientzia eta Berrikuntzaren aldeko apustua egin zuen 2010eko plan estrategikoan. Erantzuna ematen al dio Plan Orokorrak, ezagutza ardatz estrategiko gisa duen eta hirigintzatik erantzuna eskatzen duen hiri eredu honi?

Hirigintza, hiriko edozein jardueratan inplikatuta dago, bereziki, lur fisiko eskasia nabarmena duen Donostia bezalako leku batean. Izugarria da, udal txikia gara, lur eskasa dugu eta hirigintza arloko erabilera guztiek lurraren bila lehiatzen dute. Hirigintza zailagoa da gure lurraldean eta ondorioz, garrantzitsuagoa da erabakiekin asmatzea.

Zinegotzi naizen neurrian ados nago, dudarik gabe, hiriaren apustuaren ikuspegitik, bioteknologia eta informazio eta komunikazioen teknologia (IKTak) eta abarretan espezializatzeari dagokionean, teknologia parke eta espezializatutako guneak ahalbidetzea dela gure funtzio nagusia. Eta hau hainbat prozesuren bidez burutzen ari gara:

Miramon teknologia parkeak %50 handitu du eraikitzeko duen ahalmena, arraroa den arren, ez teknologia parkeak berak eskatu zuelako, Donostiako Udalak planteatu zuelako baizik.

Teknologia parkeak hazten jarraitu behar zuela ulertu genuen eta hala egin genuen, Plan orokorrean aldaketak egiterakoan, 50.000 metro sabai berri eman genion. Hori da, neurri handi batean, bere garapenean laguntzea.

Bestalde, ahalegin berezia egin da baita ere, gizarte-ekipamenduko lurasailetan, hiriko gune ezberdinetan, alor horretakoak diren jarduerak ezarri ahal izan daitezen, Talentuaren Etxea, edota Rozaneseko ikertzaileen egoitza kasu. Azken finean, mota honetako gaiei, hirigintzatik egindako ekarpena da hau, hiriko alkatearen proiektu berezia izanik ere.

Argi dago zentzu guztietan hobea den hiria, komunikazio hobeak dituena, espazio publiko eta hornikuntzatan kalitate handiagokoa dena, enpresa mota honentzat eta langile gaituentzat ere, erakargarriagoa den hiria dela.

Donostia hiria, hiri erakargarria dela uste dut eta Plan orokorrak, neurri handi batean, hobea izaten lagunduko dio.

Odón Elorza alkatearen hitzetan, “krisitik baldintza hoberenetan irteteko Plan egokia dugu". Zeintzuk lirateke baldintza hauek?

Hiriko alkatea eta ni neu, hirigintza eta etxebizitza zinegotzi gisa, funtsean bat gatoz jasaten ari garen krisi latz honen erdian, Administrazioek hartu behar duten papera, jarduera publikoari kutsu aurrerakoia eman behar diegula pentsatzen dugunen artean behintzat, aurrea hartzea izan behar duela planteatzerakoan.

Bada krisia pasa eta honen aurrean eten diren prozesuek berriz ere aurrera egingo dutela itxaroteko joera orokorregia. Eta gure ardura da krisiaren testuinguruan gauzak egitean, erabakiak hartzea, arriskuak eta ardurak hartzea.

Eta egia da 2008an krisia hasi zenetik, hirian eraikitzen ari diren etxebizitzen %75 udalak bultzatutakoak direla eta hori “aurrea hartzearen” adibide esanguratsua da.

Eta zorionez, etorriko zenik ez genekien krisiak prest harrapatu gaitu, aurreko urteetan, hiriko hirigintza eta eraikuntza prozesuen gehiengoa udalaren bultzadaren baitan egotera bideratutako erabakiak hartu ditugulako.

Aldez aurretik prestaketa lan hori egin ez dutenek arma gutxiago dituzte une honetan.

Zure departamenduak dakarren nobedadeetako bat Donostiako gida ofiziala Google Earth delakoan izatea da, bertan hiriko eraikinak 3D-n ikus daitezkeen tresna. Hirigintzarentzat etorkizun berria irekitzen ari al da?

Agian gauza guzti hauetan adinak badu bere eragina, ni motel samarra naiz pertsonalki teknologia berrietan, baina zorionez, hirigintza departamenduak prestaturiko gizataldea dauka eta arlo honetan, beste zenbaitetan bezala, beraiek izan dira aurrea hartu dutenak.

Guztiok nahi dugu konparaziozkoetan eta rankingetan ongi atera eta punta-puntan egotea. Ba tira, Donostia punta-puntan dago hiriko eraikinak hiru dimentsiotan ikusteko gida garatzeko unean, lehendabizikoak gara, bai Euskadin, baita Espainian ere. Eta hemendik talde osoak egindako lana eskertu nahi dut eta bereziki, Ibon Ramos arduradun teknikoari, proiektu hau bultzatu duelako, izan ere, neurri handi batean, bere eskuetatik pasa baita hiria modelatu eta bitarteko hauen bidez ikusgai egitea.

Zure departamenduak dakarren nobedadeetako bat Donostiako gida ofiziala Google Earth delakoan izatea da, bertan hiriko eraikinak 3D-n ikus daitezkeen tresna. Hirigintzarentzat etorkizun berria irekitzen ari al da?

Agian gauza guzti hauetan adinak badu bere eragina, ni motel samarra naiz pertsonalki teknologia berrietan, baina zorionez, hirigintza departamenduak prestaturiko gizataldea dauka eta arlo honetan, beste zenbaitetan bezala, beraiek izan dira aurrea hartu dutenak.

Guztiok nahi dugu konparaziozkoetan eta rankingetan ongi atera eta punta-puntan egotea. Ba tira, Donostia punta-puntan dago hiriko eraikinak hiru dimentsiotan ikusteko gida garatzeko unean, lehendabizikoak gara, bai Euskadin, baita Espainian ere. Eta hemendik talde osoak egindako lana eskertu nahi dut eta bereziki, Ibon Ramos arduradun teknikoari, proiektu hau bultzatu duelako, izan ere, neurri handi batean, bere eskuetatik pasa baita hiria modelatu eta bitarteko hauen bidez ikusgai egitea.

Planifikazio tresna berri hauek aukera berriak irekitzen dituzte, hirigintza egiteko modu berri batean pentsatzerakoan, pertsonak ardatz izanik (nola mugitzen diren, nola eratu gizarte harremanak sustatzen dituzten gunean, etab.), hiriaren izaera fisikoan pentsatu aurretik?

Agian modua ez da hiriaren diseinu fisikoa pertsonen interesen aurrean jartzea, pertsonen interesak kontuan hartuta, hiriaren diseinu fisikoa ezartzea baizik. Hirigintza, neurri handi batean, lurraren erabilera lurraldean ezartzea da, baina hiriko Plan orokor berria galderaren bi irizpideak sartzen ere ahalegindu da.

Bada mugikortasunaren inguruko atal garrantzitsu bat, ez errepideak dauden bideak eta tren sarea, aldikako trena batez ere bakarrik kontuan hartuta, irisgarritasun orokorra bilatzeko helburuarekin badira bestalde, garraio publikoa, oinezkoentzat egiteko estrategiak , hiriko oinezkoen ibilbideen eta bidegorrien sarea.

Bestalde, hiriaren diseinuan eta hirigintza garapen berrietan, bada etxebizitza, auzoetako ekipamendu, jarduera ekonomiko, jada existitzen diren hiriguneetatik abiatuta, dentsitate eta hazkuntza, erraz kokatzeko hiri eredua errazagoa egiten duten merkataritza eta ekipamendu ardatzak lehenestea ahalbidetzen duten erabilera aniztasunaren aldeko apustu garrantzitsua.

Estrategia 2020 Donostia (2010-2020 Plan Estrategikoa) urtea amaitu aurretik plazaratuko da eta datorren hamarkadari begira, hiriko proiektu estrategikoak definituko ditu. Zeintzuk dira, zure iritziz, etorkizunean hiriak gainditu beharko dituen erronkak?

Hasteko zera esan behar dut, hirigintza eta etxebizitza zinegotzia naizen neurrian, nire erantzukizun eta erronka dela hirian erabakitzen diren estrategiek orokorrean, hirigintzan isla egokia izan dezaten.

Askotan esaten dut gobernu batzarrean “zinegotzi objektu” naizela. Beste departamenduetan protagonismoa duten udal politikak hirigintza departamendutik tramitatu eta bideratzeko “ibilgailua” naiz.

Eta kasu horietan asko gozatzen dut espediente, hirigintza plan eta udal politiken zerbitzura eta eskaeren baitan dauden ekimenak tramitatzen dituen zinegotzi objektu izaten.

Beraz, lehendabiziko ardura eta aldi berean garrantzitsuena zera da, zinegotzi naizen neurrian, Plan Estrategikoaren erabakietan laguntzea.
Eta bestalde, argi daukat Plan Estrategikoak urteak daramatzala talde propio eta gaituekin lan egiten eta datozen urteotan hiriak nondik jo behar duen argi asko daukatela eta dudarik gabe, bat nator beraiekin. Ekonomia mota kualifikatuaren aldeko apustua, barneko komunikazioaren eta mugikortasunaren aldekoa eta abar ere bai, bat natorren politikak dira, erabakiak hartzen dituen taldeko partaide naiz eta.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak