Berriak

DSS2016EUk uda-gau bateko ametsa biziko du

2016 udako une indartsuenetako bat izango, literatur historiaren obra ezagunenetako bat, William Shakespeareren “Uda-gau bateko ametsa” 2016ko udako solstizioan antzeztuko da Donostian. Duela gutxi ezagutu dugun kultur proiektua da, Ahotsen Itsasargiaren barnean da eta udazkenean bere lehenengo urratsak ematen hasia da.

Ljubljana (Eslovenia) liluratuta dago Donostiako xarmarekin

Irailaren amaieran Esloveniako hiriburuan, Ljubljanan, Future of Cities Foruma egin zen. Forum hau 2011. urtez geroztik egiten da eta aurten Euskadi ere bertan izan da, gonbidatutako eskualde gisa. Donostia eta Bilbo egon ziren topaketa honetan, Mondragon Taldeko hainbat erakunderekin batera. Ljubljana Green Capital izango da 2016. urtean.

Goako (India) lehen ministroak Donostia bisitatu du

Juan Karlos Izagirrek, Donostiako alkateak, Manohar Parrikar, Goako lehen ministroari harrera pribatua egin zion udalean. Ondoren, Parrikar buru zuen Indiako delegaritzak, Aquariuma eta Kursaala bisitatu zituen.

Goako lehen ministroak jakin-min berezia izan zuen Donostiako mugikortasun sistemaren nondik-norakoak ezagutzeko.

 

Gizarte Kontseiluko Batzorde Iraunkorra

Ekaineko Udalbatzan Gizarte Kontseiluaren araudiaren onespena egin ondoren, Batzorde Iraunkorraren lanak aurrera jarraitzen du. Uztailaren 18an, bilera burutu du Batzordeak, Donostiako Estrategia Bulegoan, Plangintza Estrategikorako Lantaldearen sorreraren inguruan aurrerapausoak emateko xedeaz.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak