Berriak

Donostiak aurten onartuko du 2030eko Estrategia

Donostiako 2030 Plan Estrategikoa sortzeko prozesuak datozen hilabeteetan emango ditu azken urratsak, harik eta hurrengo hamarkadako Hiriaren Estrategia behin betiko onartu eta ofizialki aurkeztu arte. Ziur aski, hori urria eta azaroa bitartean gertatuko da, baina aurretik orain arte egindako bidea osatu beharko du.

Hau da, hiriaren egungo egoera islatzen duen E2030DSS Diagnostikoa egin ondoren, eta Donostia 2030ren eszenatokia eta izan litezkeen helburu estrategikoak finkatu ondoren, oraintxe da ordua bertara nola iritsi definitzeko eta, besteak beste, planak izango dituen ekintza- eta proiektu-ildo nagusiak ezartzeko.

Horretarako, lan-dinamika bat ezarriko da, eta hurrengo hilabeteetan gauzatuko da, eremu adituak diren agente espezifikoekin elkarrizketak mantenduz eta lan-taldeen bidez. Kontraste-lan horren helburua izango da, besteak beste, ezarritako erronkei aurre egiteko jarduera zehatzak ezartzea eta Planak dituen oinarri nagusiei erantzungo dien etorkizuneko hiria diseinatzea: Donostia jasangarria, dinamikoa eta sortzailea, integratzailea, berritzailea eta adimentsua, maila anitzeko eta nazioarteko lankidetzakoa eta irekia.

Estrategia prestatzeko prozesuaren azken fase horretan, Plan Estrategikorako Lan Batzordearekin batera lanean jarraituko da, eta, azken urratsak baliozkotu ondoren, 2030 Estrategiaren dokumentua hiriko Gizarte Kontseiluan aurkeztuko da.

2030 Plan Estrategikoa ere urte amaieran egingo den ekitaldi batean gizarteratu eta aurkeztuko da.

Prozesuari buruzko informazio gehiago hemen. 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak