Berriak

Gizarte ekonomiaren sustapenean erreferente gisa sendotu da Donostia

Gipuzkoako hiriburuan ospatu den ASETT Nazioarteko Lehen Foroan nazioarteko ehundik gora lider elkartu dira gizarte ekonomiaren etorkizuna marrazteko.

Gizarte ekonomiak garapen-eredu bidezkoago, inklusiboago eta iraunkorrago bat eraikitzeko duen paperari buruzko nazioarteko eztabaidaren erdigune bihurtu da Donostia azken egunotan. ASETT Nazioarteko Lehen Foroak (Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank) 30 herrialde baino gehiagotatik etorritako ehunetik gora ordezkari bildu ditu, hala nola, instituzioetako arduradunak, nazioarteko enpresetako ordezkariak, gizarte-eragileak eta ikerketaren alorreko akademikoak.

Espainiako Gizarte Ekonomiako Enpresen Konfederazioak (CEPES) antolatu du foroa, Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Kooperatiben Kontseiluaren eta MONDRAGONen laguntzarekin, eta egungo erronka sozialei buruz hausnartzeko eta haiei ekiteko topagunea izan da. 

Saioak Kursaal Kongresu Jauregian egin dira, eta hainbat gai jorratu dituzte, besteak beste, genero-berdintasuna, zaintzak, iraunkortasuna, etxebizitzarako sarbidea, digitalizazioa edo finantzaketa etikoa. Foroak, gainera, eragileei dei egin die klima- eta gizarte-justiziaren alde lan egin dezaten, Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatuta.

Orainetik etorkizunera

Foroaren irekiera Kursaaleko areto nagusian egin zen ekainaren 29an, eta eszenatokian elkartu ziren Eider Mendoza, Gipuzkoako ahaldun nagusia; Mikel Torres, Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea; Amparo Merino, Gizarte Ekonomiako estatu-idazkaria; Juan Antonio Pedreño, CEPESeko presidentea; Patxi Olabarria, Kooperatiben Kontseiluko presidentea; Leire Mugerza, MONDRAGONen Kongresuko presidentea; Kepa Korta, Donostiako Udaleko Estrategia Bulegoko zuzendaria; eta Iñigo Albizuri, ASETTen zuzendaria.

Adierazpen instituzionalen kontrapuntu gisa, esku-hartze eszeniko labur baina esanguratsu bat egin zen; honen bidez, ziurgabetasunak gidatutako orainaldiaren aurrean gazteek dituzten kezken berri eman zien parte-hartzaileei: lan-prekarietatea, larrialdi klimatikoa edo benetako aukera falta. Esku-hartze horrek agerian utzi zuen etorkizuna ezin dela lorpenen ikuspegitik eraiki, egiteko modu berriekiko konpromisotik baizik. Ildo horretan, gizarte ekonomia tresna eraldatzaile gisa aldarrikatu zen, belaunaldi berrien asmoei itxaropenez, ekitatez eta iraunkortasunez erantzuteko aukera ematen duelako.

Interkooperazioa eraldaketarako palanka gisa

Estrategia Bulegoak, gainera, lankidetza eta prospektibari buruzko saioan hartu zuen parte ostegun arratsaldean. Ikuspegi prospektiboa desberdintasunak murrizteko izeneko saioan Ibon Zugasti Prospektikerreko zuzendariak, Hector Casanueva Latinoamerika-Europar Batasuna Foro Akademiko Iraunkorreko lehendakariorde eta ASETTeko Nazioarteko Aholku Batzordeko kideak, eta Kepa Kortak hartu zuten parte.

Hirurek partekatutako esperientzien bidez, prospektiba (hau da, epe luzera aurrea hartzeko eta planifikatzeko gaitasuna) garapen sozial eta ekonomikorako motor bihurtu daitekeela bistaratu zuten. Desberdintasunei aurre egiteko, nagusiki, etorkizunera begiratzea, elkarlanerako metodologiak zehaztea eta gizarte-eragile guztiak integratuko dituzten esparru estrategikoak lantzea ezinbestekoa dela nabarmendu zuten, latitude ezberdinetatik egin arren, ortzi-muga bakar bat jomugan. Lankidetza aliantzarako eta elkarlanerako sare gisa ulertzen badugu, erronka globalen aurrean erantzun partekatuak eraikitzeko bide eraginkorra dela azpimarratu zuten.

Nazioarteko bokaziodun itxiera

Foroaren azken egunean, ASETTen Nazioarteko Aholku Batzordearen lehen bilera egin da Donostiako udaletxean. Nazioarteko erreferentziazko dozena bat aditu bildu dira bertan, besteak beste, Nazio Batuak, LANE, ELGA, Europako Batzordea, Senegal, Brasil, Frantzia edo Mexikoko gobernuetako ordezkariak. Eta hiru eguneko lankidetza, elkartruke eta partekatutako azterketen ondoren, gizarte ekonomiaren sustapen globalarekiko konpromisoa sendotu dute.

Yolanda Díaz Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa ere bertan izan da, eta gisako ekimenek gaur egungo erronka handiei aurre egiteko duten zeregina balioan jarri du. "Gizadiaren erronka desberdintasuna murriztea" dela eman du aditzera, eta horretarako ezinbestekoa dela harreman ekonomiko eta sozialen eraldaketa sakona, tokian tokikotik eta lankidetza-logika batetik abiatuta.

ASETT Foroaren lehen edizioa Donostian egiteak, alderdi operatibotik ez ezik, balio sinboliko handia du, izan ere, pertsonak, tokian tokiko sustraitzea eta gizarte-berrikuntza ardatz dituen plangintza estrategikoa Donostiaren nortasun-ikurretako bat da. Ekimenak, gainera, eredu-ekonomiko berri bat eraikitzeko asmoz lan egingo duen nazioarteko komunitate anitz eta kohesionatua antolatzeko balio izan du, kooperazioa, inklusioa eta jasangarritsuna oinarri. Datozen urteetan, gainera, Donostia Gizarte Ekonomiaren inguruko ezagutzaren topagune bilakatzeko asmoa du Foroak.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak