Berriak

Hiri-berrikuntzari buruzko Lantegien ondorioak

AGORA 2015en antolakuntzak zerbait azpimarratu nahi izan bazuen, gogoeta eta pentsaera kolektibotik abiatuta, egungo plangintza-eredua eta hirigintza-diseinua eredu jasangarriago eta berritzaileago baterantz eraldatzea ahalbidetzen duten proposamenen multzoa lortzea izan zen.

Donostiak eta Euskal Kosta - Atturri Aglomerazioko hiriek lankidetzan jardungo dute, 2016. urteari begira

Gaur, otsailak 11, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta ACBAko (Agglomération Côte Basque-Adour) lehendakari eta Baionako alkate Jean-René Etchegarayk lankidetza protokoloa sinatu dute, Donostia 2016ko zuzendari Pablo Berastegui aurrean dutela. Protokolo honi esker, kulturaren, turismoaren eta mugikortasunaren arloko proiektu bateratuak finkatu eta sustatu ahal izango dira.Hitzarmen honen ardatza, hain zuzen, 2016k emandako aukera da; alabaina, hiritartasunetik harago doan asmo argia dauka.

Hirien plangintza- eta berrikuntza-eredu berriei buruzko proposamenak egiteko adituak elkartuko dira Donostian

Iraunkortasuna, parte-hartzea eta inklusioa izango ditu hizpide.

Otsailaren 12an eta 13an, Donostiako Carlos Santamaria zentroan AGORA 2015, Hiri-berrikuntza lantegiak biltzarra egingo da. Topaketa horretan arlo hauetako aditu kualifikatuak bilduko dira: hirigintza eta arkitektura, ingurumena, ekologia, soziologia, IKTak eta abar.

AGORA 2015 hirien plangintza- eta berrikuntza-eredua nola berreraiki eta egungo gizartearen etorkizuneko erronkei nola aurre egin hausnartzeko lantegia da. Aipatutako eremuetako ikasle eta profesionalak ditu helburu, eta askotariko ikuspegiak bideratu nahi ditu gaurkotasun handiko gai hauetan: aldaketa klimatikoa, eraikuntzaren alorreko araudiak, hiria merkaturatzea, arlo publikoa pribatizatzea, auzotarren mugimenduak, parte-hartzea, hiri-georreferentziazioa, hub-ak, workshop city protocol, smart cities, open source, big data…

Sustatzen ditugu
Elkartasunak