Berriak

Pedro Miguel Echenique izango da Hiriko Gizarte Kontseiluaren presidentea

Azaroaren 11an egin zuten bileran, presidente eta presidenteorde berria izendatu zituzten, baita Plan Estrategikoaren Lan Batzordeko eta Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko kideak ere. Bileran orain arte presidentea izandakoari, Joaquín Perezi, egindako lana, esfortzua eta arduraldia bereziki eskertu zitzaion.

Hirien etorkizuna Erronka nabarmenak

CIDEUren XXII. Biltzarra.

Donostiak, lehen aldiz CIDEU (Hiri Garapen Estrategikoaren Iberiamerikar Zentroa) sarearen XXII. Biltzarra hartuko du martxoan.

Harrera ezinhobea izan du Tabakaleraren irekierak

Irailaren 11ean zabaldu zituen ateak behin betiko Tabakalerak.

Ikusmin handia nabari zen hiritarren artean, eta bisitari kopuruak aurreikuspen guztiak gainditu zituen.

Guztira, 38.000 pertsona baino gehiagok bisitatu zuten eraikuntza estreinatu berria hiru egunetan zehar. 

Donostia, "2016. urteko Europako Hiria Sarirako" finalista

Stockholm (Suedia) eta Bolonia (Italia) hirien aurka lehiatuko da Donostia, Academy of Urbanism-Hirigintzako Akademiak ematen duen sari honetan. Londresen du bere egoitza aipatutako erakundeak, irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta politikoki independentea, nahiz eta Royal Institute of British Architects erakundearekin erlazionatuta dagoen.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak