Berriak

IKASTAROA: Gobernantza berria herritartasun berrirako

NOIZ: Irailak 4-5

NON: Miramar Jauregia. Donostia

ZUZENTZEN DU: Bilbao Metropoli 30-k eta Donostiako Estrategia Bulegoak.

Matrikularen prezioa maiatzaren 31ra arte: 60 €.

Matrikularen prezioa Ekainaren 1etik aurrera: 68 €

 

Auzo elkarteek pisu handiagoa izango dute Gizarte Kontseiluan

Udaleko osoko bilkurak aldaketak berretsi beharko ditu. Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatuak izena aldatuko du –Plan Estrategikoaren Lan Batzordea izena izango du– eta ordezkatutako pertsona-kopurua handituko da –29tik 38ra–.

Auzoen ordezkaritzak –elkarteen bidez– pisu handiagoa hartuko du; izan ere, 5 ordezkari izango dituzte auzoek Gizarte Kontseiluan, 3 ordez. Hala, udal parte-hartzeko ereduari laguntzen zaio, auzoen komunitate-ekintza indartzeko.

 

Oarsoaldea Euskal Eurohiriko kide berria.

Joan den martxoaren 7an burututako Euskal Eurohiriko batzarrak Oarsoaldearen batzea onartu zuen, Baionatik Donostiara doan hiri multzoan ez zegoen eskualdea bakarra.

Eurohiria osatzen duten eskualdeetako arduradunek, San Markos Gotorlekuan bildurik, modu positiboan balioetsi zuten Oarsoaldearen batzea.

 

Gizarte Kontseiluko Batzorde Iraunkorra Tabakaleran bildu zen

Tabakalera proiektuaren bilakaera ezagutzera emateko balio izan zuen, besteak beste, ohiko bilerak. Baita Gizarte Kontseiluaren akzio-ildoak eta lehentasunak ezarriko dituzten lan-taldeak eta hauek osatuko dituzten kideak eta gaiak proposatzeko balio izan zuen ere.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak