Berriak

Impact Hub Donostiak gidatutako The Break programaren formakuntza saio batean hartu du parte Estrategia Bulegoak

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dagoen The Break: women entrepreneurship & internationalisation in Spain ekintzailetza erakartzeko programak bigarren edizioa jarri du abian. Programa honen bidez, EBn bizi diren 720 emakume ekintzaile etorriko dira aurten Espainiar estatura, eta beren negozioen garapenean eta ekintzailetzari lotutako beste arlo batzuetan formakuntza jasoko dute.

Berria irakurri

Donostia Bresteko European Maritime Day topaketan izango da

Europako itsas komunitateak urtero antolatzen duen European Maritime Day (EMD) topaketak itsas gaiei eta ekonomia urdin iraunkorrari buruzko ekintza bateratuak lantzeko, eztabaidatzeko eta abiarazteko helburua du. Topaketa gaur eta bihar, maiatzak 24 eta 25, egingo daFrantziako Brest hirian, eta Donostia bertan parte hartzera gonbidatua izan da. 

Victor Meseguer: “Ekonomia sozialak hazten jarraitu dezan nahi dugu, ekonomia bidezkoagoa eta gizatiarragoa eraikitzeko”

Victor Meseguer Espainiako Gobernuaren Gizarte Ekonomiarako komisionatu berezi berria da. Donostia 2023 Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren testuinguruan, CEPES Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresarien Konfederazioak urteroko Zuzendaritza Batzordea eta Batzar Orokorra egin zituen Donostian apirilaren 27an, eta ekitaldi horien harira Meseguerrek Donostiara egindako bisita baliatuz, elkerrizketa laburra egin genion. 

Donostiako Gizarte Kontseiluak legealdiko azken bilkura egin du, hiriaren inguruko hainbat ikuspegi aztertzeko

Donostiako Gizarte Kontseiluak atzo, apirilaren 19an, egin zuen legealdiko azken osoko bilkura udaletxeko areto nagusian. Daniel Zulaika presidenteak legealdiko lehen saioari erreferentzia eginez zabaldu zuen topaketa, hain zuzen, Covid19aren izurriak eragindako itxialdia baino astebete lehenago egin baitzen. “Hori ere gainditu dugu, eta hemen jarraitzen dugu, hiru urte geroago”, nabarmendu zuen.

 

Pertsonak jarduera ekonomikoaren erdigunean jartzeko beharra aldarrikatuko du Donostiako Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzak

Pertsonak ekonomiaren erdigunean izango da 2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren leloa. Donostian egoitza duen Gureak gizarteratze-enpresan egin da gaur, otsailak 24, irekiera-ekitaldia, eta bertan izan dira Hiriburutza babesten duten lau erakundeetako ordezkariak (Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua), baita gizartea egituratzeko eta kohesionatzeko duen ahalmenagatik, pisua eta garrantzia hartzen ari den Gizarte Ekonomiaren alorreko dozenaka enpresa, elkarte eta erakundetako arduradunak ere.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak