Ekialdeko Barrutiaren Plan Estrategikoaren proiektua, herritarren parte-hartzearen bila
Martin Ibabe Ekialdeko Barrutiko Batzordeko lehendakari eta Donostiako Udaleko Kiroletako, Herritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotzi ordezkariak; Kepa Korta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendariak; eta proiektuaz arduratzen den Paisaje Transversal enpresako Jon Aguirre arkitekto urbanistak agerraldia egin zuten atzo, ekainak 21, Tomasene kultur etxean, Ekialdeko Barrutiaren Plan Estrategikoaren proiektua aurkezteko.