Donostiako Gizarte Kontseiluak legealdiko azken bilkura egin du, hiriaren inguruko hainbat ikuspegi aztertzeko
Donostiako Gizarte Kontseiluak atzo, apirilaren 19an, egin zuen legealdiko azken osoko bilkura udaletxeko areto nagusian. Daniel Zulaika presidenteak legealdiko lehen saioari erreferentzia eginez zabaldu zuen topaketa, hain zuzen, Covid19aren izurriak eragindako itxialdia baino astebete lehenago egin baitzen. “Hori ere gainditu dugu, eta hemen jarraitzen dugu, hiru urte geroago”, nabarmendu zuen.