Donostia tokiko demokraziaren Europako hiriburu bilakatu da Europa Sariaren 70. urteurrenean
Bi egunez, europeismo demokratikoaren epizentro bihurtu da Donostia, bertan egin baitira Europa Sariaren 70. urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Europako hiriek Europako Kontseilua sortzera eraman zuten balioekin duten konpromisoa aitortzen du sariak 1955az geroztik, alegia, demokrazia, giza eskubideak, lankidetza eta bakea.