Destacados

Nabarmenak

Hurrengo atalean E2030DSS-ren artikulu zein gaurkotasun gai nagusiak aurkituko dituzue

Donostia 2030, nola egin aurrera erresilientziarantz

Donostia hiri gisa bere estrategia prestatzeko prozesuan murgilduta dago, datozen urteetan aurre egin beharko dien erronkei heltzeko. Erronka horiek hainbat joeren eskutik datoz, hala nola klima-aldaketaren mehatxua, gizarte-dinamikak, eta horien artean biztanleriaren zahartzea, immigrazioa, turismoa edo gure egunerokoan energia, komunikazioak edo osasun-sareak bezalako azpiegitura kritikoek eskaintzen dituzten zerbitzuen mendekotasun gero eta handiagotik.

Kulturaren eraldaketa Tabakaleraren bidez

Donostiak lotura berezia du kulturarekin, eta bere kultur eskaintzaren aniztasuna eta kalitatea ez da oso ohikoa bere tamainako hiri batentzat. Musika Hamabostaldia, Zinemaldia edo Jazzaldia bezalako jaialdi historikoak, donostiarren bizitza kulturala tradizioz markatzen dutenak, hainbat une historikoren zein hiriak kulturaren bidez jarrera estrategikoak hartzeko hartutako erabakiaren emaitza dira, 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren kasuan bezala. Hau da, Donostiak kultura hiri-estrategiaren elementu gisa erabiltzeko eta erronka berriei aurre egiteko ohitura badu. Donostiak kulturaren eta sorkuntzaren bidez hiri bezala kokatze egokia lortzeko duen apustu horretan, Tabakalera dago zalantzarik gabe.

Donostia 2030: gizarte-kohesiorako erronkak

Donostia bezalako hiri batek gizarte-kohesioaren ikuspegitik, epe ertain zein luzera mahai gainean dituen erronkei buruzko hausnarketa egiteak, lehenik eta behin hiriaren eta eskualdearen egungo egoerari buruzko oinarrizko diagnostikoa eskatzen du, gizarte-kohesioa definitzen duten alderdien inguruko hausnarketa hain zuzen ere. Bestalde, datozen urteetarako testuinguru sozioekonomikoaren oinarrizko hainbat elementuen deskribapena ere behar du.

Mugikortasuna, modan dagoen diziplina?

Gaur egun mugikortasuna guztion ahotan dagoen gaia da: politikariek emisio gabeko hirien aldeko hitza ematen dute beraien hauteskunde kanpainetan, ibilgailu jasangarriak, oinezkoen alderdiak… ikastetxeetan zeharkako materian bihurtu da, eskola-bideak bultzatuz, partekatutako ibilbideak... publizitate kanpainek ere ibilgailu elektrikoak eskaintzen dituzte geroz eta lehiakorragoak diren salneurrietan.

 

Sustatzen ditugu
Elkartasunak