Blog

Nolako eragina izan du COVID-19ak hirien prozesu estrategikoan?

DONOSTIA

COVID-19k eragindako krisiak eta horren ondorioz sortutako konfinamendu egoerak, gizarte harremana mugatu du eta horrek 2030eko Plan Estrategikoaren erdiespenean ere eragina izan du, aurreikusitako data atzeratuz. Hala ere, epe honetan zehar telelanaren bidezko lan mekanika aktiboa ezarri dugu.

Denboraldi horretan egindako lanaren barruan, nazioarteko hirien benchmarking bat azpimarratu behar dugu. Beste hiri batzuek egindako jardueren eta eremu estrategikoan egindako jardunbide egokien azterketa sakona egin dugu, eta, batez ere, hiri aurreratuenen estrategiak hobeto ezagutzeko balio izan digu eta gure hirian isla izan dezaketen ekintza interesgarriak detektatzeko.

Aldi berean, hiriko eragile nagusiekin harremanetan jarraitu dugu eta estrategia prozesuaren garapenerako jorratuko ditugun arloak eta lan-taldeak ere antolatu ditugu.

Komunikazioaren arloan, newsletter berezi bat argitaratu dugu. Boletin horretan, besteak beste, Gizarte Kontseiluko eta Plan Estrategikorako Lan Batzordeko ordezkariei elkarrizketak egin diezkiegu, eta hurbileko beste hiri batzuen esperientzia ere jaso dugu, COVID-19ren ondorioz plan estrategikoak egokitzeari dagokionez. argitalpen hori gure web orrian eta sare sozialetan ere argitaratu dugu; prozesu horretan, hain zuzen ere, tokiko eragileek eta bereziki hiriko Udalak egindako ekintzak zabaltzeko “tranpolin” gisa balio izan dutenak.

Hemendik aurrera, eta deseskaladaren prozesua jarraituz, gure lanaren ezaugarri den harreman-jarduera trinko horri ekingo diogu berriro (kontseiluak, bilerak, topaketak…), eta beharrezko urratsak emango ditugu Donostiako 2030 Estrategia onartzeko hasierako egutegia ahal den neurrian bete dadin. Oraingoz, agendan bi data itxi ditugu: ezohiko Gizarte Kontseilua, "Hiriaren erantzuna COVID-19ren aurrean" izenburupean, datorren ekainaren 17an ospatuko dena eta Plan Estrategikorako Lan Batzordea zehaztu gabeko datan bilduko da.

Azken bilera hori baino lehen, ordea, 2030. urtera begira pandemiak izan dezakeen eraginari buruz egiten ari garen barne-hausnarketa amaituko dugu, eta Plan Estrategikoko Lan Batzordea osatzen duten pertsonek egin ditzaketen ekarpenekin partekatzea eta aberastea da gure helburua. Horretarako, topaketa baino lehen, formulario bat bidaliko diegu, pandemia baino lehen adostutako agertokia eta helburu estrategikoak egokitu beharra ikusten badute, euren ekarpenak egin ditzaten.

Zehazki, eta “normaltasun berria” delakoan aurrera eginez, gure ustez, Donostiarako E2030DSS Estrategia egiteko prozesuan, beharrezkoa da etorkizuneko ikuspegi batekin hausnarketa zehatza egitea —epe laburrean behintzat—, hasierako egoera aldatzen dela ematen baitu. Gure ustez, beharrezkoa da aztertzea ea erronkak eta helburuak, bai eta 2030eko Donostiak lortu nahi duen hiri-eredua ere, mantendu egin behar diren edo, aitzitik, aldatu edo indartu egin behar diren estrategia egokitzeko, egin beharreko berehalako jarduerak kontuan hartzeko moduan, baina, batez ere, ingurunea eta epe luzea planifikatuz.

Prozesu osoan asmatutakoetatik eta akatsetatik ateratako ikaskuntzak eta egungo testuinguruaren ezaugarri diren ziurgabetasun handiek eragina dute gure ikuspegian. Beharrezko gogoeta hori aukera berria da hiriaren ezaugarri diren elementuak (hiriko bizi-kalitatea, kultura, merkataritza, turismoa, berrikuntza, gizarte- eta lurralde-ekitatea, mugikortasuna, ingurumen-jasangarritasuna...) nola indartu edo bultzatu nahi ditugun taldean hausnartzeko, “zer hiri izan nahi dugun” dioen kokapen estrategikoaren barruan. Azken finean, estrategia hiri anitza, iraunkor eta erresilientea garatzeko eredura bideratu nahi da, non pertsonak protagonistak izango diren.

Azkenik, azpimarratu behar da epe horretan Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) E2030DSS estrategian sartzearen beharra berretsi dugula.

 

BARTZELONA

Alarma egoeraren ezarpenaen eta koronabirusaren ondorioz sortutako konfinamendu egoeren ondoren, Bartzekonako hiriaren plan estrategiko berriaren inguruko lanak martxan jartzeko ordua iritsi da, 2030eko ikuspegiarekin.

Hasierako fase horretarako aurreikusitako lanek, barne izaera zeukaten eta planaren lehen fasean garatu behar ziren eztabaidetarako oinarrizko materialen garapena zen beraien helburua. Lan horren zati handi bat normaltasunez egin ahal izan da, koordinaziorako bulegoaren langileentzat telelana aurretik ere aukera bat baitzen eta, beraz, hori garatzeko medioak zeuden (ekipo eramangarriak, zerbitzarirako urruneko sarbidea, komunikaziorako eta lan partekaturako tresnak, hala nola Slack edo Basecamp, etab.). Lanaren beste zati bat, aldiz, talde teknikoaren lankideen dinamika parte-hartzaile eta interaktiboetan oinarritzen zen eta horretarako, motelago bada ere, prozesuan aurrera egitea ahalbidetu duten tresnak ere ezarri dira.
PEMBek kanpora begira egin ohi dituen jarduerei dagokienez (mintegiak eta lan-tailerrak, esaterako), egokitzat jo da jarduera horiek ahalik eta txikienak izatea, bai aipatutako lanen aurrerapenean arreta jartzeko, bai gure espazioa epe ertain eta luzeko gaiei buruzko gogoetan dagoelako, pandemiaren berehalako eraginari eta epe laburreko jarduerari buruzko hausnarketan baino gehiago. Bitartean, taldea “biharko konpilazio” bat ere lantzen ari da , krisi honen ondorengo munduak izango dituen ezaugarriak aurreikusteko zuzendutako artikuluak eta dokumentuak jasoz eta aztertuz. Era berean, blogaren jarduera astean aldi batera ere igo da. Taldeko kide bakoitzak, txandaka, bere ezagutza-esparruko ohiko edukiak egungo egoerarekin edota pandemia osteko aurreikuspenekin lotzen dituen post bat idazten du astero.

Komunikazioaren arloan, Twitter bidez eta, gero eta gehiago, Linkedin-en bidez sortzen diren eduki propioak zabaltzeaz gain, PEMBko erakundeek krisiarekin zerikusia duten jarrerak eta jarduerak ere zabaltzen dira, bai eta neurri batean metropoli-lurraldean gauzatzen diren ekimen solidarioak eta elkarri laguntzeko ekimenak ere.

Taldearen zaintzari dagokionez, ostiralero, goizeko 11:00etan, kide guztien topaketa birtuala egiten da konfinamenduaren esperientzia pertsonalak partekatzeko, eta birtualki mantendu da esparru horretan dugun kanpoko laguntza, duela pare bat urtetik hona.

Era berean, kontuan hartu behar da PEMB coworking-gune batean dagoela gaur egun eta Coworking-gune horrek aldi baterako itxi dituela ateak, eta, ondorioz, hileko alokairua bertan behera utzi duela. Hori dela eta, funts horiek adiskidetzeari laguntzeko neurriak ezartzera bideratu dira, bereziki 0 eta 12 urte bitarteko haurrak dituztenentzat, eta beste neurri batzuk aurreikusten dira deskonfinamenduaren faseek aurrera egin ahala, hala nola Bartzelonako ingurunetik kanpo bizi diren pertsonentzako coworking espazioetara joateko aukera, elkartearen kostua ordainduz.

IRUÑA

Iruñako herria bere hiriko Plan Estrategikoa 2018an garatzen hasi zen. Denboraldi honetan zehar, helburu hori lortzeko urrats ugari eman ditu. Zehazki, 2019ko irailean gaur egun Pamplona-Iruña ESTRATEGIA 2030 izenari erantzuten dion Hiriko Plan Estrategikoaren garapen faseari hasiera eman zioten. 2019ko iraila eta 2020ko urtarrila bitartean, besteak beste, GIH (garapen iraunkorrerako helburuak) eta Hiri Agendarekin bat zetozten gaiak zehaztu zituzten, besteak beste, helburua, bisioa eta baloreak, hedadura eta akziorako ildoak eta helburu estrategikoak. 2030 Batzordeko hiriko alderdi politiko zein eragileekin batera egindako lan hori guztiaren ondoren, hiritarrei, bertako eragileei, administrazioei, entitateei eta alderdi politikoei deialdia egin zieten euren proiektu estrategikoak aurkez zitzaten. Hala ere, gaur egun arte ehun proposamen baino gehiago jaso dituzten arren, prozesua geldirik dago alarma egoeraren ondorioz.

Era berean, Iruñako Udalak uste du beharrezkoa dela COVID-19 pandemiak 2030ko Plan Estrategikoan izan dezakeen eraginaren inguruan hausnarketa bat egitea eta hori da, hain zuzen ere, emango duen hurrengo urratsa. Oraingoz, COVID-19aren ondorio sozioenkomikoen inguruko inkesta egin du hiritarren artean eta txosten ejekutiboa kaleratu du emaitzekin. Hemendik aurrera pertsona adituekin harremanetan jarriko da informazio hori betetzeko asmoz eta lehen barne balorazio bat egiteko helburuarekin. Dena den, jakin badakite berez 2030eko ESTRATEGIAren bost ildo nagusiek orain inoiz baino zentzu gehiago hartzen dutela: irisgarritasuna, gizarte-ekitatea, kudeaketa publiko berritzailea, kreatibitatea eta turismo iraunkorra, berrikuntza eta ekintzailetza. Beraz, lehen barne hausnarketa egin ondoren, orain arte egindako lanean inongo moldaketarik egin behar duten edo ez baloratuko dute eta, ondorioz, hausnarketa hori kanpora begira ere egin behar ote diten edo ez. Argi dago, ordea, proiektuak lehenetsiko dituztela, COVID-19ak bereziki eragindako eremuetan duten eragin-gaitasunaren arabera, hala nola esparru sozialean, ekonomikoan, berrikuntzan, mugikortasunean, merkataritzan eta turismoan, besteak beste.

ZARAGOZA

Zaragozako hiriak eta bere inguruneak une honetan lurralde estrategia bat dute, laugarren itunestrategikoa, Estrategia Zaragoza +20 izenekoa. 20 bazkide baino gehiagok osatzen duten Ebrópolis-ek 2020ko martxoan onartu zuen. Orduan, 13 sortzaileek ( administrazioak, sindikatuak, enpresa-elkarteak, auzo-elkarteak, unibertsitatea eta banku-fundazioak) Zaragozako Ituna sinatu zuten.

Gaur egun, Estrategiak indarrean jarraitzen du, nahiz eta COVID-19k sortutako egungo krisialdiaren ondoriozko lehentasunak egokitzeko edo, hobeto esanda, zehazteko lanean ari garen. Horretarako Zaragozako Udalarekin lan bateratua egiten ari dira; Zaragozaren etorkizunaren aldeko Batzordea antolatu dute. Ebrópolis hura osatzen duten gizarte-eragileen eta administrazioaren gune iraunkorraren parte da, eta bere lana beste erakunde batzuekin sektore-arlo handietan oinarrituta garatzen ari da. Batzorde horretan zehaztuko dira udal-administrazioak aurrera eramango dituen neurri handiak, hiriko eragileek eta erakundeek egindako proposamenetan oinarrituta. Hurrengo fase batean, udal taldeek izango dute eztabaida, neurriak adosteko.

Era berean, berehalako neurri horiek epe ertain eta luzerako emaitzak ekarriko dituzten prospektiba eta etorkizuneko ikuspegiarekin artikulatzeko beharra planteatu da. Horretarako, batzordearen ondorioetatik abiatuta, egoeraren azterketa eta hausnarketa estrategiko sakonagoak egiteko prozesua egingo da. Prozesu hori Ebrópolisen esparruan egiten da, Zaragozako Udalarekin zuzenean lankidetzan, baina metropoli-ingurunera irekita, eta maila anitzeko beharrezko gobernantzari helduz, erakundeko bazkide eta laguntzaileekin eta haien esperientziarekin, bai eta elkartearen indargune eta lan-tresna nagusiak aintzat hartuz ere:

-HIRI-BEHATOKIA:
Ebrópoliseko Hiri Behatokitik ikuspegi espezifiko bat garatzea COVID-19 izeneko atal batean, eta bertan datu eta dokumentu interesgarriak zentralizatzea. Gainera, ikuspegi integral batetik, adierazleak bilatuko dira eta txostenak egingo dira, osasun-krisia eta ondorengo aldia monitorizatzeko estrategikoak diren alderdi ekonomikoak, sozialak, ingurumenekoak eta lurraldekoak kontuan hartuta.

-ESTRATEGIA ZARAGOZA +20:

Dagoen batzordeak egindako azterketatik abiatuta, hausnarketa epe ertain eta luzera zabaldu nahi dugu, esperientziatik, pandemiaren ondorioetatik bildutako datuetatik, egindako azterketetatik eta eragileen partaidetzatik ondorioak ateraz.

Duela urtebete onartutako Zaragoza +20 Estrategiaren elementuei berriro heltzea. Estrategia horretan, hainbat sektoretako 200 adituk baino gehiagok parte hartu ondoren, etorkizunerako ibilbide-orri bat zehaztu zen. Pandemiaren esperientziak erakutsi du Estrategian planteatutako alderdietako asko ezinbestekoak izango liratekeela, agerraldi berriak kudeatzeko eta suspertzeko.
Eguneratu edo birbideratu, eta, batez ere, pandemia eta COVID-19ren ondorengo egungo egoeran ekintza egokienak haztatu eta eskalatu.

-MAILA ANITZEKO ARTIKULAZIOA:
Ebrópolisek lan garrantzitsua egiten du maila anitzeko gobernantzan, bazkide fundatzaileen artean administrazio desberdinak eta eragile sozial, ekonomiko eta akademiko nagusiak baititu. Halaber, beste hiri batzuetako nazioko eta nazioarteko esperientziekin konektatzea, hiri-plangintzako sareetan duten partaidetza aktiboagatik eta lidergoagatik. Prozesu horretan, Ebropolisen zeregina indartu egin da, bai esparru orokorraz hornitzeko, erabakiak hartzeko elementuak emateko, bai eragileak eta administrazio-mailak artikulatzen laguntzeko.

 

 

MALAGA 

CIEDES Fundazioa, Malagako Plangintza Estrategikoaren arduraduna, lanean ari da bere estrategia COVID-19tik sortutako errealitate berrira egokitzeko, epe labur, ertain eta luzerako jarduerak proposatuz.

Epe laburrera, arlo horretan egin den lehenengo jarduera izan da atal berezi batean jasotzea, web orriaren barruan, Fundazioaren patronatua osatzen duten erakunde eta instituzioek, bai eta beste gizarte-erakunde eta enpresa batzuek ere, egin dituzten ekintzak eta jarduerak, eta horiek, dagokien planaren ildo estrategikoari jarraiki katalogatuz.

Bestalde, adituen balorazioak, txostenak eta datu estatistikoak ere ematen dira, krisiaren eragina ulertzeko eta, ondorioz, aurreikuspenak egiteko.

Malagako Plan Estrategikoa lehena izan da Espainian horrelako ekintza bat egiten, eta patronatuko kideek asko baloratu dute jarduera hori. Izan ere, erakundeek eta gizarte zibilak egindako ahaleginari balioa ematearekin batera, webguneak aukera ematen du “Covid ekintzen” katalogo zabal bat modu argi batean eta zuzenean ikusteko. Ekintza horiek jardunbide egokien multzo handi bat osatzen dute, beste hiri batzuen eskura jartzen direnak.

Atal honetan biltzen dira, halaber, Ciedesek eskatuta eta modu pertsonalizatuan, Fundazioko patronoek egin dituzten gogoetak. Besteak beste, azpimagarriak dira CIEDES Fundazioaren presidentea eta Malagako alkatea den Francisco de la Torre; Raúl López, CIEDESeko Lehendakariorde Ejekutiboa; Javier González de Lara, Malagako Enpresarien Konfederazioaren Presidentea; Felipe Romera, Andaluziako Parke Teknologikoaren Presidentea; Sergio Corral, Unicaja Fundazioaren Zuzendari Orokorra; Sergio Cuberos, Malagako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberako Presidentea; Fernando Cubillos, Malagako Langile Batzordeen idazkari nagusia; eta Ramón Sánchez, Malagako Langileen Batasun Orokorreko idazkari probintziala.

Osasun-krisia igaro ondoren hiriak aurre egin behar dien erronka handienetako batzuk azaldu dituzte ugazabek, eta, ahal den neurrian, krisi korretatik sortuko den krisi ekonomikoa arintzeko, amankomuneko mezua zabaldu dute, egoera hori gainditzeko indarrak batu eta jomugak edukitzearen beharraz mintzatzen dena.

Epe ertainean, jardueren eta bildutako datuen analisiak aukera emango du Planaren Programa Operatiboa birformulatzeko eta lehentasunak aldatzeko.

Azkenik, epe luzera, webgunean “Eta ondoren zer?” atala ere eraiki dugu, parte-hartzea sustatzen duena, eta gizarte zibilak egoera hori arintzeko ideiak eman ditzan laguntzen duena. Gainera, adituen eta profesionalen gogoetak biltzen ditu, krisi honi aurre egiteko etorkizuneko irtenbideei buruz, bai eta ekonomia, gizarte, ingurumen eta erakunde-eremuetan beharrezkoak izango diren eraldaketei buruzko dokumentu eta estatu mailako zein nazioarte mailako zenbait azterketa ere. Horrekin guztiarekin, Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuen proposamenetatik eta horiek lortzeko Malagak konpondu behar dituen funtsezko erronketatik hurbilen dagoen hiri- eta lurralde-eredua birplanteatuko da.

Nolanahi ere, epe labur eta ertainean hiriaren zerumugarako norabideari eutsi behar zaio, nahiz eta ibilbidea aldatu behar izan iristeko. Horizonte berri bat planteatzeko,pandemiaren, haren inpaktuen eta ondorioen irudi globalago eta osoagoan oinarritutako hausnarketa lasaia eta adostua egin behar da.

Zein da zure iritzia?

Ondorengo inprimakia bete eta komentatu post hau:

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.

Zure interesekoa izan daiteke baita ere...

Donostia 2030, nola egin aurrera erresilientziarantz

Donostia hiri gisa bere estrategia prestatzeko prozesuan murgilduta dago, datozen urteetan aurre egin beharko dien erronkei heltzeko. Erronka horiek hainbat joeren eskutik datoz, hala nola klima-aldaketaren mehatxua, gizarte-dinamikak, eta horien artean biztanleriaren zahartzea, immigrazioa, turismoa edo gure egunerokoan energia, komunikazioak edo osasun-sareak bezalako azpiegitura kritikoek eskaintzen dituzten zerbitzuen mendekotasun gero eta handiagotik.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak