Agenda

Ez dago ekitaldirik erakusgai uneotan.
CIDEU Iberiar Sarearen XV. Topaketa
2019 Maiatza 17

CIDEU Iberiar Sarearen XV. Topaketa

Zaragoza

CIDEU Sare Iberiarrak bere XV. Topaketa ospatuko du maiatzaren 17an eta bertan, besteak beste, Donostiako Estrategia Bulegoaren zuzendariak, Kepa Kortak alegia, hiria, kultura eta 2030 agendaren inguruan mintzatuko da, uztailan Santiago de los Caballeros-en ospatuko den CIDEU sarearen hurrengo topaketaren sarrera moduan.

Info gehiago
Hiri eta Lurralde Plan Estrategikoen XII. Topaketa Zaragozan
2019 Maiatza 16

Hiri eta Lurralde Plan Estrategikoen XII. Topaketa Zaragozan

Zaragoza

Ebropolis-ek maiatzaren 16an Zaragozan ospatuko den Hiri eta Lurralde Plan Estrategikoen XII. Topaketa antolatu du. Edizio berri honetan kulturak lurralde politikan izan dezakeen eraginaz hitz egingo da, hirien iraunkortasuna bermatzeko, bere biztanleen bizi kalitatea hobetuz eta bisitarientzat erakargarria izan daitekeen elementu bezala.

Bertan Espainia osoko arduradun teknikoek hartuko dute parte eta, horien artean, Donostiako Estrategia Bulegoaren zuzendaria, Kepa Korta.

Info gehiago
17. Eurogap Marketing Foroa 2019
2019 Maiatza 7

17. Eurogap Marketing Foroa 2019

Donostia

Donostiako Kursaala izango da, maiatzaren 7an, 17. Eurogap Marketing-aren Foroa. “Talentuaren trukaketarako” topaketa honetan, empresa munduko adituek interes orokorreko hitzaldia eskaintzen dute.

Ekitaldia arratsaldeko 18.30etatik aurrera ospatuko da eta izena emateko epea, jada, irekita dago.

Info gehiago
Turismo Gastronomikoaren Munduko 5. Foroa Donostian ospatuko da
2019 Maiatza 2- 3

Turismo Gastronomikoaren Munduko 5. Foroa Donostian ospatuko da

Donostia

Lana eta ekintzailetza izango da Munduko Turismo Gastronomikoaren 5. Foroaren gai nagusia, Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko turismoaren eragina bultzatzeko modu bezala. Ekitaldia, Munduko Turismo Erakundeak eta Bsque Culinary Center-ek antolatuta, Donostiako Kursaal-ean ospatuko da maiatzaren 2an eta 3an.

Info gehiago
ELKARGI SGRko 30. Enpresa Topaketa
2019 Apirila 10

ELKARGI SGRko 30. Enpresa Topaketa

Donostia

Gure Bazkideen Batzar Nagusia ondoren 30. Enpresa Topaketa ospatuko dugu. Hitzordua, datorren apirilaren 10ean, Donostiako Kursaal Jauregian, 12:00etatik aurrera izango da.

Info gehiago
Gobernantza kolaboratiboaren garapen prozesuaren inguruko tailerra
2019 Apirila 9

Gobernantza kolaboratiboaren garapen prozesuaren inguruko tailerra

Donostia

“Gobernantza kolaboratiboaren garapen prozesua” izeneko Etorkizuna Eraikiz-eko 3. tailerra, apirilaren 9an ospatuko da Gipuzkoako Foru Aldundian goizeko 10:00 eta 12:00ak bitartean. Bertan, beste gaien artean, enpresa txikira iristeko kapilaritateren eraikuntzari buruz hitz egingo da.

Info gehiago
Greencities: 10. Adimen eta Hiri-Iraunkortasunaren Foroa
2019 Martxoa 27-28

Greencities: 10. Adimen eta Hiri-Iraunkortasunaren Foroa

Malaga

Greencities, hiri adimentsuen ekitaldia, Malagan ospatuko da martxoaren 27 eta 28an hiru ardatzen inguruan: hirien, enpresak eta profesionalen arteko eztabaida eta ezagutza; networking eta lan aukeren sorkuntza, eta hiri kudeaketa eraginkorra eta aditua.

Info gehiago
Talentuari buruzko 14. Konekta Café
2019 Martxoa 21

Talentuari buruzko 14. Konekta Café

Martxoaren 21ean, Talentuari buruzko urteko lehen Konekta Café saioa ospatuko da.

Atxikitutako dokumentuan, bertan parte hartzeko informazioa eta jardunaldiari buruzko xehetasunak eskura dituzue.

Info gehiago
INTA aditu taldearen topaketa Saint-Fons-en
2019 Martxoa 17-23

INTA aditu taldearen topaketa Saint-Fons-en

Lyon

Donostiako Estrategia Bulegoaren delegazio bat, Saint-Fons-en (Lyon) ospatuko den INTA aditu taldearen topaketara joango da. Bileraren helburua, besteak beste, Saint-Fons hiriaren garapenerako eta berrikuntzarako zehazten ari diren aukera estrategikoak, praktikak eta esperientziak bertako partaideekin partekatzea da.

Info gehiago
Sukaldeko Elkarrizketen edizio berria
2019 Martxoa 11-13

Sukaldeko Elkarrizketen edizio berria

Donostia

Basque Culinary Center-ek, Mugaritz eta Euro-Toques-ekin batera bultzatutako “Sukaldeko Elkarrizketak” izeneko proiektuaren edizio berria ospatuko da martxoaren 11 eta 12an.

Info gehiago
OGP Euskadi 5. Konpromiso lantaldearen bilera
2019 Martxoa 5

OGP Euskadi 5. Konpromiso lantaldearen bilera

Donostia

Euskal Zuzentasun Ereduaren garapenean aurrerapenak eta partaidetza prozesuaren diseinua proposatu eta eztabaidatu egingo da, besteak beste, martxoaren 5ean Gipuzkoako Foru Aldundian ospatuko den jardunaldian.

Info gehiago
Euskadido Klima Aldaketaren astea
2019 Martxoa 1-10

Euskadido Klima Aldaketaren astea

Euskadi

Martxoak 1 eta 10 bitartean, ASTEKLIMA ospatuko da, Euskadiko Klima Aldaketaren lehen astea. Euskadiko herrialdeetan publiko guztirako bideratutako ekintza ugari ospatuko dira. Xedea, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan norbanakoaren konpromisoa bultzatzea izango da.

Info gehiago
Elkar-EKIN 2016-2018 balantze jardunaldia
2019 Otsaila 27

Elkar-EKIN 2016-2018 balantze jardunaldia

Donostia

Gizarteratzearen arloan burutu diren ekintzak partekatzeko eta aztertzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Elkar-EKIN 2016-2018 balantze jardunaldia antolatu du. Otsailaren 27an Tabakaleran ospatuko den ekitaldiak, aukera emango du Planaren ardatz bakoitzean izan den prozesua eta bilakaera ezagutzeko eta, hartara, elkarlanean aritu diren eragileen arteko hausnarketa eta elkarrizketa sortzeko.

Info gehiago
Garapen Jasangarrirako Helburuak. Mundua eraldatzeko 17 helburu
2019 Otsaila 27

Garapen Jasangarrirako Helburuak. Mundua eraldatzeko 17 helburu

Donostia

Datorren otsailaren 27an, astezkena, klima-aldaketari eskainitako Agora K2050 hitzaldi-sortaren baitan, Donostian izango da.


Federico Buyolo, 2030 Agendarako Goi Mandatariaren Bulegoko Zuzendaria, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruz hitzaldia eskaintzen.

Besteak beste, gizarte-justiziarekin, pobrezia errotik kentzearekin eta garapen-estrategiak planetaren mugetara moldatzeko beharraren onarpenarekin konpromiso handiagoa eskatzen duten erronka hauek gure artean zer suposatzen duten zuzeneko ezagutza izateko aukera izango dugu.

 

Info gehiago
Innpulso Sarearen Urteko Bilera OrokorraTerrasan
2019 Otsaila 14

Innpulso Sarearen Urteko Bilera OrokorraTerrasan

Terrassa

Otsailaren 14ean, Innpulso Sarearen Urteko Bilera Orokorra ospatuko da Terrassan, Berrikuntzarako Muncunill Sari banaketaren hirugarren edizioarekin koinzidituz. Bertan, Terrasa-.ko Udalak, berrikuntzaren bitartez pertsonen bizi-kalitatearen alde lan egiten duten eta gizartearentzat adibide izan daitezkeen pertsonak, enpresak eta proiektuak sarituko ditu.

Info gehiago
Agenda Euskadi Basque Country 2030 lan taldearen bilera
2019 Otsaila 14

Agenda Euskadi Basque Country 2030 lan taldearen bilera

Gasteiz

Datorren otsailaren 14ean, orain arte egindako lana aurkeztu eta etorkizunari begira amankomunean landu nahi den dokumentuaren proposamena mahai gainean jarriko da

Bilera, Lehendakaritzako egoitzan izango da, goizeko 9:30ak eta 11:30ak bitartean.

Info gehiago
Eurohioriaren Batzar Nagusia
2019 Otsaila 7

Eurohioriaren Batzar Nagusia

Donostia

Baiona-Donostia Eurohiriaren garapenerako mugaz haraindiko erakundearen Batzar Nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan ospatuko da otsailaren 7an.

Info gehiago
Donostia Lagunkoia
2019 Urtarrila 29

Donostia Lagunkoia

Donostia

Donostiako Lagunkoia-k 2019. urteari hasiera eman dio motibazioz eta erronkaz beteta: adinarekin gero eta lagunkoiagoa den Donostia bat guztion artean sortzea.

Testu-inguru honetan, hurrengo asteartean, urtarrilaren 29an, erabakitako hiru bileretatik lehendabizikoa ospatuko da, urte hauetako gakoak eta lorpenak aztertu, erronkak eta aukerak identifikatu eta datozen urteetan Donostia Lagunkoiak egin behar duen bidea zehazteko.


Ekitaldia 10:00etatik 13:45era izango da Talent House-n eta, ondoren, bazkari bat ospatuko da.

Info gehiago
OGP Euskadi 5. lantaldeko bilera
2019 Urtarrila 29

OGP Euskadi 5. lantaldeko bilera

Donostia

Datorren asteartean, urtarrilak 29, 10:00etan, OGP Euskadi 5. Konpromisoko lantaldearen bilera izango dugula. Bilera ETORKIZUNA ERAIKIZ ARETOAN egingo dugu, Aldundiaren Jauregiko beheko solairuan.

Info gehiago
Plan Estrategikoaren lan batzordea urtarrilaren 17an bilduko da
2019 Urtarrila 17

Plan Estrategikoaren lan batzordea urtarrilaren 17an bilduko da

Donostia

Aurreko bileraren aktaren irakurketa eta onarpena, joeren analisiari buruz egindako hausnarketaren emaitzen itzulpena, AMIAren prestaketa eta kontrastea eta emango diren hurrengo pausoak zehaztea izango dira, besteak beste, Plan Estrategikoaren lan batzordearen hurrengo bileran landuko diren gai nagusiak.

Hitzordua datorren ostegunean, urtarrilaren 17an  izango da UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan arratsaldeko 17:00etan.


Info gehiago
Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntza
2018 Abendua 17

Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntza

Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntza // Presentziazko saioa

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Globernance-Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren laguntzarekin 2018-2019 ikasturte honetan martxan jarri duten " Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntza esparruan, lehen presentziazko saio hau antolatu dute.
Info gehiago
ICC-Intercultural Cities
2018 Abendua 12

ICC-Intercultural Cities

Donostia/San Sebastián

«Intercultural Cities Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak elkarrekin sortutako proiektua da. Europako 20 hirik eta estatu mailako 5 sarek parte hartzen dute, hauen artean, RECI sarea, Kultur Arteko Hirien Espainiako Sarea. Kultur aniztasunaren erronkari modu positiboan erantzuteko xedearekin jaio zen, eta migranteen eta gutxiengo etnikoen integrazioa sustatzen dituzten ideia eta praktika berriak suspertzeko asmoarekin».

Bisita abenduaren 12an izango da goizeko 11etan Donostiako Udaletxeko Areto Nagusian.

Informazio gehiago >>


Info gehiago
Hitzaldia. Big Data-ren dimentsio soziala
2018 Abendua 10

Hitzaldia. Big Data-ren dimentsio soziala

Donostia/San Sebastián

Gure mugikor eta ordenagailuetatik konpainia teknologikoetara bidaltzen ditugun milioika eta milioika datu, arriskutsuak izan daitezke behin prozesatu ondoren horien erabileraz abusatzen bada. Baina eraldaketa sozialerako ere baliagarriak izan daitezke gizartean dauzkagun erronkei aurre egiteko erabiliz gero.

Info gehiago
Plan Estrategikoaren lan batzordea
2018 Azaroa 28

Plan Estrategikoaren lan batzordea

Donostia/San Sebastián

Plan Estrategikoaren lan batzordea aldaketa-faktoreen egungo egoerari eta etorkizuneko garrantziari buruz egindako hausnarketaren emaitzak itzuli eta joeren analisia aurkezteko bilera.

Info gehiago
Basque Culinary World Prize
2018 Azaroa 22

Basque Culinary World Prize

Sari bat ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldariburuentzat

«Sukaldariburuen belaunaldi batek sukaldetik kanpo ere eragina izateko ahaleginari heldu zion ingurunearekin are elkarreragin handiagoa lortzearren, eta ordutik aurrera gastronomian lan egiteak beste zerbait esan nahi du. Mundu osoko sukaldariek ulertu zuten beren ezagutzaz, lidergoaz, ekintzaile-senaz zein sormenaz baliatu zitezkeela gizarteari aldaketa eraldatzaileekin laguntzeko».

Info gehiago
¿Barruan ala kanpoan zaude?
2018 Azaroa 21

¿Barruan ala kanpoan zaude?

Esaten didate Donostian ez dagoela nahikoa gazte jende, nolako hiri modeloa nahi duen eztabaidatzera

animatuko dena.

Nik ez dut sinesten... Eta zuk?

>> Izena eman hemen

#nireadahitza

Info gehiago
XVIII. Manuel Laborde Saria
2018 Azaroa 19

XVIII. Manuel Laborde Saria

Donostia/San Sebastián

«XVIII. Manuel Laborde Werlinden Sariak banatuko zaizkie ideia berritzaileetan oinarrituriko enpresa proiektu onenei». 

Info gehiago
Plangintza estrategiko lokala birpentsatzea
2018 Azaroa 7

Plangintza estrategiko lokala birpentsatzea

Bartzelona

Bartzelonako I. Plan Estrategiko Ekonomiko eta Sozialak, 30 urte betetzen ditu 2018an; 30 urte gure herrialdeko lehenengo hiri-plan estrategikoa martxan jarri zenetik.
Kepa Korta, Donostia / San Sebastián Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzaileak hizlari moduan parte hartuko du "Lurraldeko gobernua birpentsatzea" blokearen barruan kokatzen den "Akzioan dauden estrategia lokalak" mahai-inguruan.
Info gehiago
Andaluziako hiri-agenda -
2018 Urria 31

Andaluziako hiri-agenda - "Hirien Balioa"

La Rábida (Palos de la Frontera)

Andaluziako Batzordeak hurrengo hamarkadetako hiri garapena orientatzea ahalbidetuko duen hiri-agenda onartu du, hau egin duen lehen Autonomia-Erkidegoan bilakatuz. 

Info gehiago
Konpromiso Taldea
2018 Urria 15

Konpromiso Taldea

Donostia-San Sebastián

Konpromisoko Taldearen lehenengo bilera egingo da urriaren 15ean, goizeko 10:00etan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiko 3. solairuko 3.5 bilera gelan (Gipuzkoa Plaza z/g, 20004 Donostia).

Info gehiago
EAEko Lehiakortasunari buruzko 2018ko txostena
2018 Urria 10-10

EAEko Lehiakortasunari buruzko 2018ko txostena

"Orkestrak Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2018ko Txostena aurkezten du. Azterketak EAEko lurraldearen gizarte eta ekonomia egoera ebaluatzen du eta, lehiakortasuna bermatu nahi bada, hurrengo urteetan arretaz landu beharko diren erronkak identifikatzen ditu". 

Info gehiago
BISITA: Ècole d´urbanisme de París
2018 Uztaila 6

BISITA: Ècole d´urbanisme de París

Parisko Ècole d´urbanisme-ko 15 ikasle izango ditugu bisitan bihar, gure Donostia / San Sebastian maitearen hiri-politika eta mugikortasuna lehenengo pertsonan ezagutzeko, besteak beste Kepa Korta, Donostia / San Sebastián estrategia bulegoko zuzendari eta koordinatzailearen eskutik.

Info gehiago
2018 Uztaila 4

Datorren  uztailaren 4an, arratsaldeko 19:00tan, Tabakalerako Z aretoan ospatuko den Lanaren Etorkizuna hitzaldira gonbidatu nahi zaitugu, datorren hamarkadan eraldakaketa gehien izateko aukerak dituen alorra izanik. Hitzaldia Jordi SerranoFuture For Work Institute-ko bazkide sortzailea den hizlariaren eskutik. izango da. 

---

Dohakoa da izen ematea, egin klik HEMEN


 

Info gehiago
Smart Mature Resilience. Stakeholder Dialogue. Bonn
2018 Apirila 24-25

Smart Mature Resilience. Stakeholder Dialogue. Bonn

(Alemania)

Donostiak proiektu honen azken hitzorduan hartuko du parte egitura kritikoen babesaren inguruan hitz eginez. Donostiaren kasu praktikoa hiriak larrialdi egoeratan (uholdeak, ekaitzak...) dituen defentsarako mekanismoetan zentratatuko da.

 

Info gehiago
CIDEUren sare iberiarraren Topaketa
2018 Otsaila 13-14

CIDEUren sare iberiarraren Topaketa

Iruñea

Donostia kide den CIDEUren (Centro Ibercoamericano de Desarrollo Estratégico Urbano) sare iberiarraren hiriak, datozen otsailaren 13an eta 14an deituak daude biltzar honetara.

Info gehiago
The International Dresden Dialogue 2017
2017 Urria 1- 3

The International Dresden Dialogue 2017

Alemania

Topaketa honetan, Europako hirietako delegatuek, hiritar ekimenetako ordezkariek, zientzia eta akademia munduek, kultura eta nazioarteko erakundeek dute hitzordua. Hirien bake kulturek dituzten erronkak, aukerak eta zereginak aztertzea eta eztabaidatzea da ekitaldiaren xedea.

 

Info gehiago
Elkarbizitzarako Mugikortasuna
2017 Maiatza 17-19

Elkarbizitzarako Mugikortasuna

Oaxaca, Mexiko

Oaxacako hiriak (Mexiko) CIDEUren Urteroko Topaketa hartuko du, maiatzaren 17a eta 19a bitartean. Topaketan "Elkarbizitzarako Mugikortasuna"ren inguruan hausnarketa egingo da, baita hiriek tokiko agendetan dituzten erronka amankomunen inguruan ere.

 

Info gehiago
Plan Estrategikoen XX. Topaketa
2017 Maiatza 11-12

Plan Estrategikoen XX. Topaketa

Zaragoza

"2020 eta gero zer?" izenburupean plan estrategikoen zuzendarien topaketa honek orain arte egindako ibilbideak eta hiriak nola ekiten dioten etorkizunari aztertuko du. 2030 eta 2050 urteetara begirada jarritako plan estrategiko berrietan arreta jarriaz, eta erabiltzen ari diren planteamendu eta metodologia berrietan erraperatuz.

 

Info gehiago
Donostia 2016ren inaugurazio ekitaldi nagusia
2016 Urtarrila 23-23

Donostia 2016ren inaugurazio ekitaldi nagusia

Donostia - Gipuzkoa

Hasiera ospatzeko prestatu den programak astebete iraungo du, urtarrilaren 18tik 24ra bitartean, eta inaugurazioko ekitaldi nagusia, urtarrilaren 23an egingo den ikuskizun masiboa izango da, hiriburutzari hasiera emateko.

Info gehiago
DSS2016EUren aurkezpena Iparralden
2015 Abendua 11

DSS2016EUren aurkezpena Iparralden

Miarritze

DSS2016EUren kultur programa Miarritzen aurkezten da, Donostiak eta ACBA-Agglomération Côte Basque-Adour-eko hiriek azken urteotan izandako elkarlanaren esparruan.

Info gehiago
Hip-hip! Urri!
2015 Urria 3-31

Hip-hip! Urri!

Donostia - Gipuzkoa

Hip-hip Urri! ekimena Donostian sortu da, beste hiri batzuetan ospatzen den October Children europar proiektuan oinarrituta eta haurrekin eta gazteekin kultura familian partekatzeko egitaraua eskaintzen du.  

Info gehiago
PSI-k Material berrien simulaziorako nazioarteko biltzarra
2015 Iraila 6-10

PSI-k Material berrien simulaziorako nazioarteko biltzarra

Donostia

PSI-k biltzarrak mundu mailako 1500 ikertzaile inguru ekarriko ditu Donostiara. Zientzia alor ezberdinetan aplikazio teknologikoak lantzen dituzten material berrien simulazioan adituak dira. Biltzarra bost urtetik behin burutzen da eta hau da Alemaniatik kanpo egiten den lehen aldia.

Info gehiago
Olatu Talka
2015 Maiatza 29-31

Olatu Talka

Donostia

2015eko OLATU TALKA jaialdiak hiria astindu zuen eta 30.000 lagun baino gehiago igo ziren olatura, eguraldia lagun.

Info gehiago
AGORA 2015. Hiri Berrikuntza Lantegiak
2015 Martxoa 12-13

AGORA 2015. Hiri Berrikuntza Lantegiak

Donostia

Eredu-aldaketa baten beharra, «XXI. mendea birziklapenaren mendea» izatearen aldeko apustua eta herritarrek aldaketa-prozesu horretan izango duten parte-hartzea (baita parte-hartze eza ere) eta inplikazioa izan dira kongresuaren gakoetako batzuk.

Info gehiago
CIDEU-ren urteko biltzarra. Hirigintza inklusiboa
2015 Otsaila 25-27

CIDEU-ren urteko biltzarra. Hirigintza inklusiboa

Buenos Aires (Argentina)

Buenos Airesen burutu zen hiru egunez, CIDEU sarearen urteko biltzarra, “Hiriak sortu herritarrekin eta herritarrentzat. Hirigintza inklusiboa” izenburupean.
Donostiak partehartze nabarmena izan zuen biltzarrean, 2016ean Donostia izango baita Biltzarraren egoitza.

Info gehiago
Gizarte Kontseiluko osoko bilera
2014 Abendua 11

Gizarte Kontseiluko osoko bilera

Donostia

Hiriko Gizarte Kontseilua   beste gai batzuen artean, Plan Estrategikorako Lan Batzordearen sorrera onartzeko batzartu zen.

Ohiko batzarrean, gainera, Gizarte Kontseiluaren Araudi Organikoaren aldaketaren berri eman zuten eta Kontseiluaren barruan sortu ziren Batzorde Iraunkorraren eta Inklusio Taldearen dinamika eta funtzionamendua aztertu zituzten.

Info gehiago
Uda Ikastaroa. Erronka demografikoa eta hirien erantzuna
2014 Iraila 1- 2

Uda Ikastaroa. Erronka demografikoa eta hirien erantzuna

Donostia

«Gobernantza da garapen ekonomiko, sozial eta instituzional iraunkorra lortzea xede duen gobernatzeko artea edo modua, Estatuaren, gizarte zibilaren eta merkatu-ekonomiaren arteko oreka egokia sustatuz» (RAEk jasotzen duen esanahiaren euskarako itzulpena).

Info gehiago
Sustatzen ditugu
Elkartasunak