Donostia berria diseinatzen

E2030DSS Diagnostikoa egin ondoren, non hiriaren egungo egoera landu dugun, orain etapa berri baten aurrean gaude: etorkizuneko erronka berriak landu behar ditugu hiriaren Estrategia garatuz, 2030 urteari begira.

Prozesu irekia da eta bertan, hiriko instituzioak eta agente desberdinak hartzen dute parte. Etapa berri honetan, zure kolaborazioa behar dugu. E2030DSS Agentean bilakatu zaitez eta parte hartu ezazu etorkizuneko Donostia 2030 ko-diseinatuz, eztabaida irekian parte hartuz, antolatzen ditugun ekitaldietan edo gurekin harremanetan jarriz zure iritzia emanez.

Zure zain gaude!

E2030 DSS DIAGNOSTIKO ESTRATEGIKORAKO aurre proposamena PROPOSAMENA DESKARGATU

Nabarmenak

Zure iritzia zein den jakin nahi dugu. 2030 hiriaren estrategiarekin lotutako gaien inguruko zure iradokizunak eta kritika konstruktiboak ezagutu nahi ditugu. Hurrengo gaietan parte hartuz eta zure iritzia emanez hasi zaiztezke.

IKUSI GAI NABARMEN GUZTIAK

Zurea da hitza!

Zurea da hitza! Parte hartu ezazu zure iritzia emanez, kritika konstruktiboa eginez, zure iradokizunak azalduz...

Hiriko E2030DSS Agente aktiboan bihurtu nahi bazara, hurrengo esku-inprimakia bete.

2030 Donostiako Estrategiaren parte izan!

2030 DONOSTIAn PARTE HARTU

Parte hartu nahi dut

Nolakoa da zure 2030ko Donostia?

Adriana Uribesalgo

Ekomodo-ko Sortzailea

2030eko nire Donostia turismo iraunkorragatik eta kalitatezkoagatik nabarmenduko den hiri bat da, non etortzen direnek zein bertan bizi direnek, hiriaren onenaz eta naturaz, eskaintza gastronomiko hoberenaz eta merkataritza lokal bereiztuaz gozatzeko aukera izango duten, moda iraunkorreko alternatiba ugarirekin. Gainera, 2030eko nire Donostia hirugarren adineko kolektiboarentzat, geroz eta handiagoa eta garrantzitsuagoa den talde sozial honentzat, azpiegituretan, zerbitzuetan eta aisialdi aukeretan aberatsa izango den hiri bat izango da.

Iraia Oiartzabal

Goi-mailako joskintza diseinatzailea

Nire 2030ko Donostia anitza eta ekintzailea da

Pedro Miguel Etxenike

Gizarte Kontseiluko Presidentea, zientzilari ospetsua eta Hiriaren Urrezko Domina

Sustraiak galdu gabe munduari irekia dagoen Donostia nahiko nuke, bere herritar, inguru eta hizkuntzekin sintonizatua dagoen hiria, zientzian eta, orohar, kulturan jantzia eta bizia, pertsona eta ideia berriak integratzeko ahalmena duen hiri malgua.

Barruan ala kanpoan zaude?

Erabaki bat hartzeko unea iritsi da; zure irian aztarna uzteko erabakia, bere etorkizunean parte hartzeko; Donostiako estrategiaren diseinuan desberdintasuna kudeatzeko erabakia hartzeko ordua iritsi da.

Batzuk, dagoeneko, hitza hartuz parte hartzen ari dira.

Zergatik itxaron?

Sustatzen ditugu
Elkartasunak