Donostia / San Sebastián
Info gehiagoDonostia
Gizarte Kontseilua martxoaren 5ean, arratsaldeko 17.00etatik aurrera bilduko da berriz ere Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.
Donostia
“Abiadura handiko sareak martxan jartzearen erronkak” izango da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Eusko Trenbideak – Ferrocarriles Vascosoperadoreak eta Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vasca trenbide kudeatzaileak elkarren artean antolatu duten BASQUE RAIL WAY 2020ren, Nazioarteko IV. Trenbide Jardunaldiaren, goiburua.
Bilbo
Innobasque-ko bazkideentzat ekitaldia.
Saio hau aukera aparta da Rafael Ramírez adituaren jakintzatik ikasteko, etorkizuneko jokalekuen plangintzan munduan dagoen aditu nagusietako bat baita.
Donostia
Abenduaren 10an, bere 25. urteurrena dela eta, Teledonostik Gipuzkoako Protagonista Sariak 2019 ospatuko ditu Antzoki Zaharrean ospatuko den ekitaldi berezian.
Donostia
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak "Europako Kontseiluaren 70. urteurrena: Giza Eskubideak eta Demokrazia" jardunaldia antolatu du 2019ko abenduaren 2an Donostiako Kursaal Jauregian.
Donostia
Donostiako Udaleko Osoko Bilkuraren Aretoan, Gizarte Kontseiluaren bilera ospatuko da abenduaren 2an. Hiriko aholkularitza organo gorenaren aurrean lehen aldiz Daniel Zulaika eta Pilar Lecuoma egongo dira presidente eta presidenteorde bezala, hain zuzen ere.
Eguneko gai zerrendak, Plan Estrategikoaren Lan Batzordearen bi kide berrien izendapena, 2019ko Udal Aurrekontua eta Klima Estrategia DSS 2050 izango ditu hizpide, besteak beste.
Ekitaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da.
Donostia
Kursaalek etorkizunera begira ospatuko du 20. urteurrena. Auditorioko agertoki handian, zenbait artista bikain elkartuko dira, eraikinaren beraren urteko jardueraren erakusgarri. Ekitaldirako diseinatutako egitarauan, errepertorio klasikoaren dotorezia eta pop rockaren energia uztartuko dira, baita balletaren dotoretasuna eta abesbatzen indarra ere. Hainbat arlotako emanaldiak eskainiko dira Juan José Ocónen zuzendaritzapean. Alor horietan guztietan gero eta gehiago ari dira nagusitzen goranzko balioak eta emakumeak.
Donostia
XIX. mendeko Unibertsitate ekintzailea, erronkak eta aukerak
Bilbo
Energiaren Euskal Erakundeak eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak jardunaldi hau antolatu dute, elkar hartuta, zenbait herrialdetan, hala nola Norvegian, Frantzian, Alemanian eta Britainia Handian, une honetan garatzen ari diren energia trantsizio eredu ezberdinak ezagutarazteko. Hartara, energia politikaren gaineko ikuspegi desberdinen azterketa konparatibo bat izan dezagun, betiere helburu bera izanik politika hori: energia hornidura aski eta segurua edukitzea eta, aldi berean, etorkizun iraunkorra bermatzea.
Zamudio
Global Innovation Day egunaren edizio berriak, XIX Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea inauguratuko du azaroaren 4an.
Donostia
Joaquín Farinós Dasí-ren liburua aurkezteko saioan ere, Kepa Kortak, Donostiako Estrategia Bulegoaren Zuzendariak, ondorengo gaia izango du hizpide: “Araututako plangintza tresnetatik estrategikoetara: Zein topagunetatik lortu aurrerapausoak?”.
Donostia
Osoko bilkuran Lehendakaria, Lehendakariordetza, Batzorde Iraunkorra eta Plan Estrategikorako Lan Batzordeko bi ordezkari izendatuko dira.
Irun
Urriaren 25ean, Forum Bidasoa egingo da, Sud Ouest-ek eta El Diario Vascok Europako Batzordearen babesarekin bultzatutako proiektua.
Konferentziak Nafarroako, Euskal Herriko eta Akitaniako enpresariak eta zuzendariak bilduko ditu, eta, bertan, Euroerregioko garapen ekonomikoa, berrikuntza, ikerkuntza, enpresa-lankidetza eta proiektu estrategikoak landuko dira. Gainera, hainbat erregiotako platerak dastatu ahal izango dituzte ekitaldira bertaratzen direnek.
Deusto
Donostia
Urriaren 6 tik 9ra, San Sebastian Gastronomikaren edizio berria ospatuko da Kursaalean.
Hainbat egunez sukaldari ospetsuak, hitzaldiak, tailerrak eta gastronomiaren inguruko jarduerak ospatuko dira.
Donostia
Urriaren 3 eta 4an “Giza Eskubideal Erreklamatzeko Mekanismoak” izeneko mintegia ospatuko da. Ekitaldia, EHUko Zuzenbide Fakultateko Enpresaren Zuzenbide Sailak eta Goberantza Demokratikoaren Institutuak-Globernancek antolatu dute.
Donostia
Passion for Knowledge (P4K) ezagutzarekiko pasioa ospatzen duen jaialdia da, bere jardueretan parte hartzen duten milaka herritarrekin batera. Laugarren edizioa 2019ko iraileran 30etik urriaren 5era egingo da, Donostian, egoitza nagusi duen hirian, eta baita Bilbon eta Iruñean ere. Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroa da jaialdiaren antolatzailea.
Donostia
Irailaren 30ean “SER Gipuzkoa Topaketak” jardunaldien edizio berria ospatuko da, kirola baloreen transmisore eredu bezala hizpide izango duena alegia.
Doako izen-ematea ondorengo estekaren bitartez egin daiteke.
Donostia
Communaute D ´aggiomeration Pays Basquek bultzatutako "Mugaz Gaindiko Lankidetzaren Tailerrak" programaren barruan egingo den ekintza.
Bilbo
Lehenetsitako sektoreen balio-katearen azterketaren inguruko tailerra ospatuko da asteazkenean, irailaern 25ean, Bizkaiko Foru Aldundian. Bizkaia Orekan izango da hizpide.
Buenos Aires
Kepa Korta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzaileak tokiko garapen ekonomikorako estrategiei buruzko bideokonferentzia bat eskainiko du, "Garapen Ekonomikorako eta Gizarte Berrikuntzarako Plan Estrategiko baterantz" prestakuntza-ikastaroaren zortzigarren edizioaren barruan.
Donostia
Donostiak, Europako Saria 2019 jasoko du irailaren 19an. Europako Kontseiluaren delegazio batek hiria bisitatuko du hurrengo astean eta sariaren ematearekin amaituko den ekintzez beteriko egitaraua prestatu da bi egun horietarako. Osteguneko ekitaldia Udaletxeko Udalbatza Aretoan ospatuko da eta, aurretik, Trinitate plazatik irtengo den Tanborradak harrera egingo dio delegazioari Udaleko terrazan.
Dominikar Errepublika
CIDEU topaketa uztailaren 17 eta 19 bitartean ospatuko da Santiago de los Caballeros-en, Dominikar Errepublikan.
Bilbo
Kepa Kortak, Donostiako Estrategia Bulegoko Zuzendariak, “Ikasketa Erakundetze Zerbitzua Unibertsitatean” gaiari buruzko hitzaldia eskainiko du 2019ko ICEE21C Kongresuan.
Donostia
Ekitaldia hurrengo asteazkenean, uztailaren 3an, eguerdiko 12:00etan ospatuko da Donostiako Bake Etxean-Aiete Jauregia
Donostia
Udako Ikastaroak UPV/EHU
Donostia
Ikastaroaren helburua gogoeta gune bat sortzea da, gero eta iraunkorragoak eta eraginkorragoak diren eta ingurumena gero eta gehiago errespetatzen duten hiri ereduei buruz, teknologia berrien erabileraz baliatuz.
Bilbo
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanak Zuzendaritzak “Euskadi Basque Country Eguna” lehen topaketa antolatuko du ekainaren 19an, Bilboko Bizkaia Aretoan, Euskadi nazioartean sustatzen duten askotariko eragileek elkar hartzeko.
Donostia
CITA|Emprende Berrikuntza Irekian lankidetzarako aukerak arakatzeko elkartu nahi duten enpresa txiki eta ertainen, startupen eta inbertitzaileen arteko hitzordua, bai eta enpresetan barne-ekintzailetza sustatzeko ekimena ere.
Setúbal (Portugal)
Estrategia Bulegoaren Zuzendariak, Kepa Kortak, ekainaren 13an 2019ko Setúbal-eko EXIB Musika V. Edizioaren barruan ospatuko den Musika Kudeaketa eta Hiria Lehen Topaketan parte hartuko du.
Kulturak duen garrantzia eta bere eragina hirien ikuspegiaren eraikuntzan izango da “Kultura eta Musikaren eragina Hiriaren Plan Estrategikoan” izenburupean ospatuko den jardunaldian jorratuko den gaia.
Donostia
Data: 06/06/2019 | Ordutegiak: 18:00 h. - 21:30 h. | Iraupena: 3.5 h.| Egunak: 6 de junio de 2019 | Antolatzailea: HOTELES de GIPUZKOA | Lekua: HOTEL ARIMA. Miramon Pasealekua, 162, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.
Donostia
Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatutako ekitaldi bat da, ALCE Fundazioaren eta Laboral Kutxaren babesarekin. Enpresarekin zerikusia duten profesionalen topagune bat da eta ekonomiarekin lotura duen pertsona ospetsu batek gai orokor bati buruz konferentzia bat ematen du. Konferentzia bukatzean solasaldi bat zabaltzen da bertaratuek parte har dezaten.
Getxo
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueko Batzar Nagusia ekainaren 5ean izango da 12:00etan Getxoko Itsas Geltokian (Bizkaia).
Ekitaldiari Innobasqueko ohorezko presidenteak, Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak, emango dio bukaera.
Donostia
Maiatzaren 29an ADEGIk antolatutako "Enpresa eguna" ospatuko da Tabakaleran.
Zaragoza
CIDEU Sare Iberiarrak bere XV. Topaketa ospatuko du maiatzaren 17an eta bertan, besteak beste, Donostiako Estrategia Bulegoaren zuzendariak, Kepa Kortak alegia, hiria, kultura eta 2030 agendaren inguruan mintzatuko da, uztailan Santiago de los Caballeros-en ospatuko den CIDEU sarearen hurrengo topaketaren sarrera moduan.
Zaragoza
Ebropolis-ek maiatzaren 16an Zaragozan ospatuko den Hiri eta Lurralde Plan Estrategikoen XII. Topaketa antolatu du. Edizio berri honetan kulturak lurralde politikan izan dezakeen eraginaz hitz egingo da, hirien iraunkortasuna bermatzeko, bere biztanleen bizi kalitatea hobetuz eta bisitarientzat erakargarria izan daitekeen elementu bezala.
Bertan Espainia osoko arduradun teknikoek hartuko dute parte eta, horien artean, Donostiako Estrategia Bulegoaren zuzendaria, Kepa Korta.
Almeria
Almeriako Plan Estrategikoak, 2030 urteari begira, "Almeria 2030: etorkizunera begira dagoen hiria" izeneko jardunaldiak ospatuko ditu.
Bertan ziklo horren baitan, Kepa Korta-k, Donostiako Estrategia Bulegoaren zuzendariak, gure hiriaren kasua azalduko du eredu arrakastatsua bezala.
Donostia
Donostiako Kursaala izango da, maiatzaren 7an, 17. Eurogap Marketing-aren Foroa. “Talentuaren trukaketarako” topaketa honetan, empresa munduko adituek interes orokorreko hitzaldia eskaintzen dute.
Ekitaldia arratsaldeko 18.30etatik aurrera ospatuko da eta izena emateko epea, jada, irekita dago.
Donostia
Lana eta ekintzailetza izango da Munduko Turismo Gastronomikoaren 5. Foroaren gai nagusia, Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko turismoaren eragina bultzatzeko modu bezala. Ekitaldia, Munduko Turismo Erakundeak eta Bsque Culinary Center-ek antolatuta, Donostiako Kursaal-ean ospatuko da maiatzaren 2an eta 3an.
Donostia
Gure Bazkideen Batzar Nagusia ondoren 30. Enpresa Topaketa ospatuko dugu. Hitzordua, datorren apirilaren 10ean, Donostiako Kursaal Jauregian, 12:00etatik aurrera izango da.
Donostia
“Gobernantza kolaboratiboaren garapen prozesua” izeneko Etorkizuna Eraikiz-eko 3. tailerra, apirilaren 9an ospatuko da Gipuzkoako Foru Aldundian goizeko 10:00 eta 12:00ak bitartean. Bertan, beste gaien artean, enpresa txikira iristeko kapilaritateren eraikuntzari buruz hitz egingo da.
Donostia
OGP Euskadiren parte-hartze prozesuaren hurrengo saioa, Gipuzkoako Foru Aldundian ospatuko da apirilaren 4ean.
Hitzordua arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango da eta hiru orduko iraupena izango du.
Informazio gehiago hemen.
Donostia
Urtero bezala, martxoaren 29an Gipuzkoako Enpresaren XXVII. ekitaldia ospatuko da Gipuzkoako Bazkundean 12:30etan.
Malaga
Greencities, hiri adimentsuen ekitaldia, Malagan ospatuko da martxoaren 27 eta 28an hiru ardatzen inguruan: hirien, enpresak eta profesionalen arteko eztabaida eta ezagutza; networking eta lan aukeren sorkuntza, eta hiri kudeaketa eraginkorra eta aditua.
Martxoaren 21ean, Talentuari buruzko urteko lehen Konekta Café saioa ospatuko da.
Atxikitutako dokumentuan, bertan parte hartzeko informazioa eta jardunaldiari buruzko xehetasunak eskura dituzue.
Lyon
Donostiako Estrategia Bulegoaren delegazio bat, Saint-Fons-en (Lyon) ospatuko den INTA aditu taldearen topaketara joango da. Bileraren helburua, besteak beste, Saint-Fons hiriaren garapenerako eta berrikuntzarako zehazten ari diren aukera estrategikoak, praktikak eta esperientziak bertako partaideekin partekatzea da.
Donostia
Basque Culinary Center-ek, Mugaritz eta Euro-Toques-ekin batera bultzatutako “Sukaldeko Elkarrizketak” izeneko proiektuaren edizio berria ospatuko da martxoaren 11 eta 12an.
Donostia
Donostiako Kursaal aretoan, martxoaren 6a eta 8a bitartean, “Change The Change” izeneko Klima Aldaketaren nazioarteko Hitzaldia ospatuko da. Bertan, planetak zentzu honetan jasan dituen aldaketak eta honi aurre egoteko martxan jarri diren ekintza berritzaileak aurkeztuko dira
Donostia
Euskal Zuzentasun Ereduaren garapenean aurrerapenak eta partaidetza prozesuaren diseinua proposatu eta eztabaidatu egingo da, besteak beste, martxoaren 5ean Gipuzkoako Foru Aldundian ospatuko den jardunaldian.
Euskadi
Martxoak 1 eta 10 bitartean, ASTEKLIMA ospatuko da, Euskadiko Klima Aldaketaren lehen astea. Euskadiko herrialdeetan publiko guztirako bideratutako ekintza ugari ospatuko dira. Xedea, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan norbanakoaren konpromisoa bultzatzea izango da.
Donostia
Gizarteratzearen arloan burutu diren ekintzak partekatzeko eta aztertzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Elkar-EKIN 2016-2018 balantze jardunaldia antolatu du. Otsailaren 27an Tabakaleran ospatuko den ekitaldiak, aukera emango du Planaren ardatz bakoitzean izan den prozesua eta bilakaera ezagutzeko eta, hartara, elkarlanean aritu diren eragileen arteko hausnarketa eta elkarrizketa sortzeko.
Donostia
Datorren otsailaren 27an, astezkena, klima-aldaketari eskainitako Agora K2050 hitzaldi-sortaren baitan, Donostian izango da.
Federico Buyolo, 2030 Agendarako Goi Mandatariaren Bulegoko Zuzendaria, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruz hitzaldia eskaintzen.
Besteak beste, gizarte-justiziarekin, pobrezia errotik kentzearekin eta garapen-estrategiak planetaren mugetara moldatzeko beharraren onarpenarekin konpromiso handiagoa eskatzen duten erronka hauek gure artean zer suposatzen duten zuzeneko ezagutza izateko aukera izango dugu.
Donostia
Tokia: Etorkizuna Eraikiz Gunea. Gipuzkoa Plaza z/g. Donostia- San Sebastián
Data: Otsailaren 19an, asteartea, 18:00etan.
Donostia
Datorren otsailaren 19an Donostia Lagunkoia lan- taldearen jardunaldi berria ospatuko da Donostiako Udalan goizeko 10:00etan.
Donostia
Gizarte Kontseilua otsailaren 18an bilduko da hiriko Plan Estrategikoa 2020-2030-ren inguruko jardunadli monografikoan.
Terrassa
Otsailaren 14ean, Innpulso Sarearen Urteko Bilera Orokorra ospatuko da Terrassan, Berrikuntzarako Muncunill Sari banaketaren hirugarren edizioarekin koinzidituz. Bertan, Terrasa-.ko Udalak, berrikuntzaren bitartez pertsonen bizi-kalitatearen alde lan egiten duten eta gizartearentzat adibide izan daitezkeen pertsonak, enpresak eta proiektuak sarituko ditu.
Gasteiz
Datorren otsailaren 14ean, orain arte egindako lana aurkeztu eta etorkizunari begira amankomunean landu nahi den dokumentuaren proposamena mahai gainean jarriko da
Bilera, Lehendakaritzako egoitzan izango da, goizeko 9:30ak eta 11:30ak bitartean.
Donostia
Baiona-Donostia Eurohiriaren garapenerako mugaz haraindiko erakundearen Batzar Nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan ospatuko da otsailaren 7an.
Donostia
Otsailaren 4 eta 5ean, 30 aditu baino gehiago, korporazio berritzaileak eta startup-ak , ekintzaile arloan eta Food sektorean Espainia mailan inoiz eman den ekitaldi handienetariko bat ospatuko da.
Barakaldo
Innpulso Sareak, Barakaldoko Udalarekin batera, Emakume, Berrikuntza eta Zientziaren lehen topaketa antolatu du.
Ekitaldia, ostiralean, otsailaren 1ean ospatuko da, Barakaldoko BIC BIZKAIA EZKERRALDEA izeneko eraikinean.
Donostia
Donostiako Lagunkoia-k 2019. urteari hasiera eman dio motibazioz eta erronkaz beteta: adinarekin gero eta lagunkoiagoa den Donostia bat guztion artean sortzea.
Testu-inguru honetan, hurrengo asteartean, urtarrilaren 29an, erabakitako hiru bileretatik lehendabizikoa ospatuko da, urte hauetako gakoak eta lorpenak aztertu, erronkak eta aukerak identifikatu eta datozen urteetan Donostia Lagunkoiak egin behar duen bidea zehazteko.
Ekitaldia 10:00etatik 13:45era izango da Talent House-n eta, ondoren, bazkari bat ospatuko da.
Donostia
Datorren asteartean, urtarrilak 29, 10:00etan, OGP Euskadi 5. Konpromisoko lantaldearen bilera izango dugula. Bilera ETORKIZUNA ERAIKIZ ARETOAN egingo dugu, Aldundiaren Jauregiko beheko solairuan.
Donostia
Aurreko bileraren aktaren irakurketa eta onarpena, joeren analisiari buruz egindako hausnarketaren emaitzen itzulpena, AMIAren prestaketa eta kontrastea eta emango diren hurrengo pausoak zehaztea izango dira, besteak beste, Plan Estrategikoaren lan batzordearen hurrengo bileran landuko diren gai nagusiak.
Hitzordua datorren ostegunean, urtarrilaren 17an izango da UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan arratsaldeko 17:00etan.
Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntza // Presentziazko saioa
Donostia/San Sebastián
«Intercultural Cities Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak elkarrekin sortutako proiektua da. Europako 20 hirik eta estatu mailako 5 sarek parte hartzen dute, hauen artean, RECI sarea, Kultur Arteko Hirien Espainiako Sarea. Kultur aniztasunaren erronkari modu positiboan erantzuteko xedearekin jaio zen, eta migranteen eta gutxiengo etnikoen integrazioa sustatzen dituzten ideia eta praktika berriak suspertzeko asmoarekin».
Bisita abenduaren 12an izango da goizeko 11etan Donostiako Udaletxeko Areto Nagusian.
Donostia/San Sebastián
Gure mugikor eta ordenagailuetatik konpainia teknologikoetara bidaltzen ditugun milioika eta milioika datu, arriskutsuak izan daitezke behin prozesatu ondoren horien erabileraz abusatzen bada. Baina eraldaketa sozialerako ere baliagarriak izan daitezke gizartean dauzkagun erronkei aurre egiteko erabiliz gero.
Donostia/San Sebastián
Plan Estrategikoaren lan batzordea aldaketa-faktoreen egungo egoerari eta etorkizuneko garrantziari buruz egindako hausnarketaren emaitzak itzuli eta joeren analisia aurkezteko bilera.
«Sukaldariburuen belaunaldi batek sukaldetik kanpo ere eragina izateko ahaleginari heldu zion ingurunearekin are elkarreragin handiagoa lortzearren, eta ordutik aurrera gastronomian lan egiteak beste zerbait esan nahi du. Mundu osoko sukaldariek ulertu zuten beren ezagutzaz, lidergoaz, ekintzaile-senaz zein sormenaz baliatu zitezkeela gizarteari aldaketa eraldatzaileekin laguntzeko».
Esaten didate Donostian ez dagoela nahikoa gazte jende, nolako hiri modeloa nahi duen eztabaidatzera
animatuko dena.
Nik ez dut sinesten... Eta zuk?
>> Izena eman hemen
#nireadahitza
Donostia/San Sebastián
«XVIII. Manuel Laborde Werlinden Sariak banatuko zaizkie ideia berritzaileetan oinarrituriko enpresa proiektu onenei».
Bartzelona
La Rábida (Palos de la Frontera)
Vitoria-Gasteiz
Kanpo Harremanetarako Erakunde Arteko Batzordeko kideak, Euskadi Basque Country 2030 Agenda eratu behar dute.
> Vitoria-Gasteizen, 2018ko urriaren 18an.
Donostia-San Sebastián
“Topaketa Industrialak. Bio-Osasuna. Akitania Berria / Euskadi / Nafarroa” jardunaldien laugarren edizioa Gipuzkoako Teknologia Parkean egingo da urriaren 16 eta 17an.
Transformazio digitala erakundeetan > Zerk egiten du transformazio digitala hain iraultzailea?
---
16 de octubre, 2018, 09:30 - 13:00h
Palacio Kursaal. Zurríola Hiribidea, 1 - 20002, Donostia / San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Konpromisoko Taldearen lehenengo bilera egingo da urriaren 15ean, goizeko 10:00etan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiko 3. solairuko 3.5 bilera gelan (Gipuzkoa Plaza z/g, 20004 Donostia).
"Orkestrak Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2018ko Txostena aurkezten du. Azterketak EAEko lurraldearen gizarte eta ekonomia egoera ebaluatzen du eta, lehiakortasuna bermatu nahi bada, hurrengo urteetan arretaz landu beharko diren erronkak identifikatzen ditu".
Urriaren 8tik 10era ospatuko da Donostia hiriko kongresu gastronomikoaren 20.urteurrena izango den Gastronomika 2018, sukaldari ezberdinak batu eta 20 urteetan burututako abangoardia gastronomikoaren omenaldia izango dena.
Donostia / San Sebastián
"Nola heltzen diegu geroz eta gizarte zaharrago batek jartzen dizkigun erronkei? Horixe izango da komunitatearen, zaurgarritasunaren eta zaintzaren inguruan izango den elkarrizketaren abiapuntua".
> 12 egun; 12 hitzaldi, ekitaldiak, ekintzak, denetarik...
Parisko Ècole d´urbanisme-ko 15 ikasle izango ditugu bisitan bihar, gure Donostia / San Sebastian maitearen hiri-politika eta mugikortasuna lehenengo pertsonan ezagutzeko, besteak beste Kepa Korta, Donostia / San Sebastián estrategia bulegoko zuzendari eta koordinatzailearen eskutik.
Datorren uztailaren 4an, arratsaldeko 19:00tan, Tabakalerako Z aretoan ospatuko den Lanaren Etorkizuna hitzaldira gonbidatu nahi zaitugu, datorren hamarkadan eraldakaketa gehien izateko aukerak dituen alorra izanik. Hitzaldia Jordi Serrano, Future For Work Institute-ko bazkide sortzailea den hizlariaren eskutik. izango da.
---
Dohakoa da izen ematea, egin klik HEMEN
Donostia
Vandana Shiva ekintzaile indiar ospetsuak emakumeen eta feminismoaren ikuspuntua eskainiko du aldaketa klimatikoaren erronken aurrean.
Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalak eta San Telmo Museoak antolatutako Agora K2050 hitzaldi-sorten esparruan burutuko da hitzaldia, Calcuta Ondoan GKE-rekin lankidetzan.
Donostia
Hiriko Gizarte Kontseiluaren osoko bilkura lehen aldiz bilduko da aurten.
Donostia
Donostia kide den Smart Mature Resilience proiektua azken fasean sartu da.
Donostia
"Gure etorkizunaren protagonista" da aurtengo Elkargiren topaketaren leloa.
(Alemania)
Donostiak proiektu honen azken hitzorduan hartuko du parte egitura kritikoen babesaren inguruan hitz eginez. Donostiaren kasu praktikoa hiriak larrialdi egoeratan (uholdeak, ekaitzak...) dituen defentsarako mekanismoetan zentratatuko da.
(Txile)
Txileko Santiago hiriak, apirilaren 16 eta 19a bitartean, CIDEUren hurrengo biltzarra jasoko du. Bertan, hausnarketak eta eztabaida partekatu dira "Gune publikoa eta hiri-paisaia"ren inguruan.
Iruñea
Donostia kide den CIDEUren (Centro Ibercoamericano de Desarrollo Estratégico Urbano) sare iberiarraren hiriak, datozen otsailaren 13an eta 14an deituak daude biltzar honetara.
Zientziaren eta Berrikuntzaren hirien sarea berrikuntza politiken definizioan eta aplikazioan aurrera egin nahi duten udalen topalekua da.
Erregai fosilak Euskal Autonomia Erkidegoko energia-eskaeraren %79 dira eta inportazio elektrikoak . Ondorioz, ez dituen baliabide energetikoekiko mendekotasuna dauka Euskadik.
Donostia
Japoniako Fukuoka hiriko ordezkaritza politiko-tekniko bat, Kepa Kortarekin, Estrategia Bulegoko zuzendariarekin bilduko da. Gastronomia eta turismo ikuspegitik hiri ereduan sakontzea da ordezkaritzaren helburua.
Donostia
“Gure Lurra-Sembrando Futuro” lehen sektoreari agerikotasuna emateko, bere zeregina aitortzeko eta baserritarren eta herritarren arteko topaleku bat izateko helburuak ditu.
Donostia
"La gobernanza multinivel, la paradiplomacia y el papel de los entes subestatales en la UE: una nueva apuesta por una Europa de abajo a arriba" gaia lantzen duen zikloaren hirugarren saioa da.
Gasteiz
Euskadi lurralde biziaren ideia irudikatu nahi du aurtengo edizioak, etengabeko bilakaera eta garapena dituen lurraldea, hain zuzen ere. Baliabideen autosufizientzia, ekitatea, kohesio soziala eta biztanleen eta lurraldearen arteko elkarbizitza modu natural batean gauzatzen den tokia.
18:30
Lan Batzordeak Hiritarren pertzepzioari buruzko Inkestaren emaitzak aztertuko ditu. Bestetik, plan estrategikoaren hurrengo pausoak ezarri eta landuko dira.
19:00 Donostia
Helmut Schwarz, Berlingo Unibertsitate Teknikoko Kimikako Katedraduna izango da, hizlari, DIPC-ek antolatutako topaketa honetan. Jatorrizko hizkuntza ingelesa izango da eta euskara eta gaztelerara aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da. Sarrera doakoa eta librea, aforoa bete arte.
Grezia
Smart Mature Resilience proiektuaren inguruko ordezkarien bilera.
Nazioarteko azoka honen baitan ura, saneamendua, mugikortasun jasangarria, energia eta segurtasunaren inguruko irtenbide jasangarriak landuko dira. Espazio publikoaren konfigurazioan alternatibak eskaintzeko helburuarekin.
Donostia
Publikoari zabaldutako mahai ingurua Peter Jordanen esku hartzetik abiatuta: Nola kudeatu turismoa bisitariak eta bertako biztanleak harmonian bizitzeko? Nola planifikatu eta aurreikusi gatazkak turismoari begira? Halako galderei erantzuten saiatzeaz gain, hainbat hiritan egiten ari direna aztertuko dute.
Alemania
Topaketa honetan, Europako hirietako delegatuek, hiritar ekimenetako ordezkariek, zientzia eta akademia munduek, kultura eta nazioarteko erakundeek dute hitzordua. Hirien bake kulturek dituzten erronkak, aukerak eta zereginak aztertzea eta eztabaidatzea da ekitaldiaren xedea.
Danimarka
Donostiak, urteko biltzar honetan parte hartuko du, Miren Azkarate, kultur zinegotziaren eskutik.
Donostia
Ikastaroak inklusio sozialarekin zerikusia duten ezagutzen eguneratzea aurkeztuko du, bai politiketan baita gizarte zerbitzuetan ematen ari direnak ere. Atentzio berezia jarriko da baztertze arrisku bereziari aurre egiteko eredu berrietan, disziplinarteko ikuspegi batez.
Donostia
Hiriko Gizarte Kontseilua, "E2020DSS Estrategia eguneratze"-ko oinarrizko dokumentu-proposamena landuko du beste zenbait gairen artean.
Donostia
Deustuko Unibertsitateko ikastaro honen X. edizioa Donostiako eta Bilboko kanpus artean burutuko da. Bertan, gaian adituak diren hainbat hizlari izango dira.
Bartzelona
Jardunaldi hauen helburua esperientzia ezberdinak partekatzea eta eztabaidatzea da. Beti ere, hobetzeko ideiarekin, jardunaldien izenburuari kaso eginez.
Hortaz, Kontseiluen ezaugarriak, funtzioak, konposizioa eta eraginkortasuna aztertuko dira.
Oaxaca, Mexiko
Oaxacako hiriak (Mexiko) CIDEUren Urteroko Topaketa hartuko du, maiatzaren 17a eta 19a bitartean. Topaketan "Elkarbizitzarako Mugikortasuna"ren inguruan hausnarketa egingo da, baita hiriek tokiko agendetan dituzten erronka amankomunen inguruan ere.
Zaragoza
"2020 eta gero zer?" izenburupean plan estrategikoen zuzendarien topaketa honek orain arte egindako ibilbideak eta hiriak nola ekiten dioten etorkizunari aztertuko du. 2030 eta 2050 urteetara begirada jarritako plan estrategiko berrietan arreta jarriaz, eta erabiltzen ari diren planteamendu eta metodologia berrietan erraperatuz.
Donostia
DATA: UZTAILAK, 11-12
Matrikula-prezioa: 70 €
Balio akademikoa: 20 ordu
Donostia
CIDEUren XXII. Biltzarra eta sarearen Batzar nagusia.
Donostia - Gipuzkoa
Hasiera ospatzeko prestatu den programak astebete iraungo du, urtarrilaren 18tik 24ra bitartean, eta inaugurazioko ekitaldi nagusia, urtarrilaren 23an egingo den ikuskizun masiboa izango da, hiriburutzari hasiera emateko.
Miarritze
DSS2016EUren kultur programa Miarritzen aurkezten da, Donostiak eta ACBA-Agglomération Côte Basque-Adour-eko hiriek azken urteotan izandako elkarlanaren esparruan.
Bilbo
Lurralde-Antolamendu berri baten bektoreak. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Berrikuspena.
Donostia - Gipuzkoa
Hiriko Gizarte Kontseiluaren osoko bilera.
Lehen deialdia 18.30etan izango da. Tabakalerako Z Aretoan ospatuko da bilera (Mandasko Dukea pasealekutik sarrera).
Londres. Erresuma Batua.
Donostia, Londreseko The Academy of Urbanism-ek banatzen duen “2016. urteko Europako Hiria" sarirako finalista da.
Donostia
Radio San Sebastián-en 90. urteurrenaren ekitaldi soziala.
Donostia - Gipuzkoa
Hip-hip Urri! ekimena Donostian sortu da, beste hiri batzuetan ospatzen den October Children europar proiektuan oinarrituta eta haurrekin eta gazteekin kultura familian partekatzeko egitaraua eskaintzen du.
Donostia
PSI-k biltzarrak mundu mailako 1500 ikertzaile inguru ekarriko ditu Donostiara. Zientzia alor ezberdinetan aplikazio teknologikoak lantzen dituzten material berrien simulazioan adituak dira. Biltzarra bost urtetik behin burutzen da eta hau da Alemaniatik kanpo egiten den lehen aldia.
Donostia
Heineken Jazzaldiak bere 50. urteurrena ospatzen du.
Bost egunez adin eta gustu guztientzako kontzertuak,emanaldiak eta dibertsioa eskainiko ditu egitaraua Zabal batekin.
Donostia
2015eko OLATU TALKA jaialdiak hiria astindu zuen eta 30.000 lagun baino gehiago igo ziren olatura, eguraldia lagun.
Donostia
Eredu-aldaketa baten beharra, «XXI. mendea birziklapenaren mendea» izatearen aldeko apustua eta herritarrek aldaketa-prozesu horretan izango duten parte-hartzea (baita parte-hartze eza ere) eta inplikazioa izan dira kongresuaren gakoetako batzuk.
Buenos Aires (Argentina)
Buenos Airesen burutu zen hiru egunez, CIDEU sarearen urteko biltzarra, “Hiriak sortu herritarrekin eta herritarrentzat. Hirigintza inklusiboa” izenburupean.
Donostiak partehartze nabarmena izan zuen biltzarrean, 2016ean Donostia izango baita Biltzarraren egoitza.
Donostia
Hiriko Gizarte Kontseilua beste gai batzuen artean, Plan Estrategikorako Lan Batzordearen sorrera onartzeko batzartu zen.
Ohiko batzarrean, gainera, Gizarte Kontseiluaren Araudi Organikoaren aldaketaren berri eman zuten eta Kontseiluaren barruan sortu ziren Batzorde Iraunkorraren eta Inklusio Taldearen dinamika eta funtzionamendua aztertu zituzten.
Donostia
«Gobernantza da garapen ekonomiko, sozial eta instituzional iraunkorra lortzea xede duen gobernatzeko artea edo modua, Estatuaren, gizarte zibilaren eta merkatu-ekonomiaren arteko oreka egokia sustatuz» (RAEk jasotzen duen esanahiaren euskarako itzulpena).